Inguraldek laster irekiko du bere zerbitzuen erabiltzaileekin komunikatzeko beste kanal bat, Whatsapp Business berehalako mezularitzako aplikazioaren bidez. Zerbitzua hasiera batean jarriko da abian, proba pilotu gisa, enplegu-arloko erabiltzaileekin, ondoren sail guztietara zabaltzeko.
«Komunikazio zuzeneko kanal berri hau irekitzeak pertsonak askoz hobeto artatzea ahalbidetuko digu», ziurtatu du Inguraldeko presidente David Sollak. «Jakin badakigu herritar gehienek komunikatzeko erabiltzen dutela aplikazio hori, eta, gure ustez, hor egon behar dugu, elkarrekintza eta zuzeneko komunikazioa errazteko».
Whatsapp Business kontua abian jartzea Inguralderen kanal anitzeko estrategiaren parte da, eta gaur egun e-mailez eta SMS bidez egiten den komunikazio telematikoen zerbitzua osatzera dator. Aplikazioaren bidez, Inguraldek pertsonekiko elkarreragina bultzatuko du, eta informazio garrantzitsua helarazi ahal izango du berehala, hala nola, enplegu-eskaintzak, proiektuen aurkezpena, jardunaldietarako gonbidapenak, ikastaroak edo hitzorduak gogoraraztea.
Era berean, erabiltzaileek irudiak eta bideoak jaso ahal izango dituzte testuekin batera, eta horrek informazioa aberastuko du, eta denbora errealean komunikazio bat eskuratu ahal izango dute, aplikazioak modu azkar eta dinamikoan elkarreragin baitezake txataren bidez.
Azpimarratu behar da, halaber, Whatsapp Business kanalak espazio seguruak direla, eta horietan informazio konfidentziala partekatu daitekeela berme guztiekin.
Kanala iOS eta Android euskarrietan egongo da eskuragarri, eta Whatsapp aplikazioa telefono mugikorrean instalatuta duten pertsona guztientzat izango da eskuragarri. Proiektua abian jartzeko, Inguraldek bere datu-basea erabiliko du, azken bi urteetan eguneratutako harremanetarako informazioarekin, gehienez ere. «Garrantzitsua da lehen mezua jasotzen duten pertsonek agendan zenbakia sartzea, zerbitzuak hobeto funtziona dezan», gogorarazi du Sollak.
Kanal honen bidez egiten diren komunikazio guztietan baja oso erraz emateko aukera sartuko da. Horretarako, mezu horri «baja» hitzarekin baino ez zaio erantzun behar, eta automatikoki utziko zaio komunikazioak kanal horretatik jasotzeari.
Nolanahi ere, kanal honen bidez enpleguari buruzko informazioa jaso nahi duten pertsonak Inguraldeko Enplegu Zentroarekin harremanetan jar daitezke inforempleo@inguralde.eus helbide elektronikoaren bidez edo 944 18 90 44 telefono zenbakiaren bidez.
24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…
Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…
24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…
24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…
24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…
24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…