Categorías: albisteak-berriak

Parketarrak: Donostiak euskaraz jolasteko 20 gune izango ditu

Ekimena martxoaren 4tik 22ra egingo da hiriko 17 auzotan

Parketarrak ekimena martxan jarriko da martxoaren 4tik 22ra Donostiako 20 jolasgunetan. Euskaraz jolasean aritzeko ekimena astelehenetik ostiralera egingo da arratsaldez 17 auzotan: Aiete, Altza Herrera, Altza Casares, Antigua, Añorga, Amara Berri (Olaeta), Amara ( Araba parkea), Egia (Martin Santos pl.), Egia (Atotxa Zelaia pl.), Gros (Katalunia pl), Gros (Nafarroa Behera pl), Ibaeta, Igeldo, Loiolako Erribera, Intxaurrondo, Martutene, Morlans, Parte Zaharra (Zuloaga pl.), Txomiñenea eta Zubieta.

Auzo horietako plaza eta parkeetan haurrak eta gurasoak biltzen dira, bi taldetan: Zabu Zibu izenekoa, 3-5 urte arteko haurrekin eta haien arduradunekin; eta Txirrintxon deiturikkoa, 6-9 urte bitarteko umeekin. Jolasa da jardueraren funtsa, erreminta ezin hobea delako hizkuntza barneratzeko, eta jolasguneetan jartzen diren dinamizatzaileak dira jarduera gidatzeaz arduratzen direnak.

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek antolatzen dute jarduera hau, hizkuntzaren erabilera indartu nahi dutelako aisialdiaren eremuan, eta, hain zuzen esparru hori lantzeko, elkarlanean sortu zuten Parketarrak egitasmoa, haurrak eta familiak kalean jolasean dabiltzanean, euskaraz aritzeko. Egitasmoa urteko hiru sasoietan antolatzen da: martxoan, maiatzean eta urrian.

Eskola orduz kanpoko jardunaren garrantzia

Haurraren lehenengo hilabete eta urteetan garrantzitsua da etxeko giroa eta arlo ludikoa euskaraz lantzea. Gero, umea handitzen doan heinean, harreman sareak eratzen hasten da, eta, une horretan ere, oso garrantzitsua da laguntxoekin euskaraz ongi pasatzeko aukerak izatea, lagunarteko hizkera indartzea eta komunikazio-ohiturak euskaraz eraikitzea. Parketarrak egitasmoak horretarako baliabideak eskaintzen dizkie haurrei eta familiei.

Joan den urriko txandako parte-hartzea

Parketarren aurreko txanda joan den urrian izan zen, eta aurreko edizioetan bezala, haur askok parte hartu zuen, eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren (70 saio inguru antolatu ziren). Zehazki, 1066 haur eta 133 guraso edota tutore ibili ziren Parketarren bueltan, iazko urrian, ekimen erakargarria baita. Hala berretsi dute parte-hartze datuek eta jarduera bukatzean haurrei nahiz helduei egiten zaizkien galdetegiek.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Eusko Jaurlaritzak diskoteketako ikuskapenak areagotuko ditu Urtezahar gauean segurtasuna bermatzeko

Ertzaintzak ikuskapen-operatibo berezi bat burutu du 700 pertsonatik gorako edukiera duten lokaletan segurtasun-neurriak behar bezala…

44 mins hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia mendian zauritutako emakume bat erreskatatu dute

24_0710 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia mendian zauritutako emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia…

2 días hace

Arrigorriagan atxilotu dute, biktimari zauri larriak egiteagatik

Arrigorriagako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen bart, lesio-delitu bat egotzita. Hainbat pertsonak eraso egin zioten…

2 días hace

600 kilo kokaina atzeman dituzte Salamancan, Ergu Operazioaren esparruan

Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…

4 días hace

La Diputación de Gipuzkoa pacta los presupuestos con el PP y critica que EH Bildu quisiera «imponer su derecho a veto»

Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…

4 días hace

La Diputación invita a la ciudadanía a un nuevo acto participativo en Navidad

En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…

4 días hace