Hirian, eta bereziki Amara Berri auzoa, hainbat eragin izango dira Ertzaintza, Udaltzaingoak, Real Sociedadek eta Udalak hartutako neurrien ondorioz
Partidaren nazioarteko izaera eta pertsona ugariren bertaratzea arrisku handiko partida izendatzearen arrazoia dira. Hori dela eta, aurreko egunetik segurtasun dispositibo berezia aktibatuko da hirian. Eta era berean, beste hainbat neurri hartuko dira, Anoeta Estadioaren eta Amara Berri auzoaren segurtasuna bermatzeko.
Udalaren eta segurtasun operatiboaren arduradunek dei egin dute garraio publikoa erabiltzeko, estadiora denborarekin joateko eta Amarako auzotarrei zein hiriko beste auzoetako bizilagunei eskatu diete kontuan hartzeko neurriok euren egunerokotasunean izan ditzaketen eraginak.
Ohiko segurtasun neurriez gain, dispositiboa indartuko da eta 19:00etatik 21:00etara Amara Berri auzoko zati batetan trafikoa moztuko da eta Anoeta estadioaren ingurua isolatuta geldituko da.
Segidako kaleek osatuko dute isolatutako perimetroa:
Larrialdietako ibilgailuak, garraio publikoa, mugikortasun urriko pertsonak eramaten dituzten ibilgailuak edo Osakidetzako etxez-etxeko asistentzia zerbitzuak igaro ahal izango dira. Garraio publikoak, Madrilgo hiribidetik ibili ahal izango da bi norabideetan, baina ordu horietan Isabel II eta Aita Donostia plazaren artean, bi norabideetan, dauden geltokiek ez dute zerbitzurik izango.
Itxieraren barruan aparkatuta dauden ibigailuren bat mugitu beharko balitz, ibilgailu horiek Pio XII plazatik aterako dira. Ospitalera joan behar duten hiritarrei aholkatzen zaie GI-40 errepidea erabiltzea.
Amara Berrin TAOren 5-1 sektorearen egoiliar txartela duten auzotarrek euren ibilgailuak aparkatu ahal izango dute hiriko beste edozein sektoreetan, martxoaren 4tik 6ra, biak barne, sektore bakoitzaren TAO egoiliar txartela duten baldintza berberetan.
Dena dela, segurtasun arduradunek hiritarrei eskatu diete, ahal duten heinean aipatutako eremu perimetralera ez hurbiltzeko, bide alternatiboak erabiltzeko eta egingo diren sarrerak eta irteerak denborarekin planifikatzeko.
Gainera, gogorarazi dute kirolaren bortizkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta tolerantzia ezaren aurkako Legeak kirol-instalazioetan edo inguruetan bengalak eramatea edota erabiltzea debekatzen duela, eta bide publikoan erabiltzeak ere Hiri Segurtasuna Babesteko Legea erabilita zigortu daitekeela, betiere baldin eta arau-hauste penalik ez badago.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko goizeko txandako profesionalen %2,01ek gaur langile fakultatiboentzat deitutako greba jarraitu dute. Kudeaketa-arloei…
14 diziplinetatik 8tan mantentzen du bere ordezkaritza, eta guztira bederatzi emakumezko talde daude euren modalitateetako…
blue sky background with white clouds Otsaila Nafarroan oso hilabete beroa izan da, otsaileko serie…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, aurten 317.138.631 euro bideratuko ditu…
Tuterako Herritarrei Arreta emateko Bulegoak, 2024an, Administrazioarekin 30.000 zerbitzu eta izapide baino gehiago eskaini dizkie…
Nafarroako Gobernuaren SOS Nafarroa 112 Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak, «Larrialdi Handien Modulua» tresnagatik,…