Categorías: albisteak-berriak

Barakaldoko Udalak negoziatzeko prest egoteko eskatu dio Kbusa kudeatzen duen enpresari

Udalbatzak atzera bota du zerbitzuaren kostua orekatzeko enpresak aurkeztutako proposamena; izan ere, txosten guztien arabera, enpresak ez du kontratua suntsiarazteko arrazoirik egiaztatu edo aurkeztu. Udalak zerbitzua ematen dela zaintzen jarraituko du, herritarrei eragozpenak saihesteko, eta bi alderdien arteko negoziazioa eskatzen du, langileei ahalik eta azkarren hitzarmen bat emateko.

Barakaldoko Udalak Kbusa kudeatzen duen enpresari negoziatzera esertzeko eskatu dio, akordioak lortzeko borondatearekin. Udalbatzak, ohiko bilkuran, atzera bota ditu gaur arratsaldean kontratuaren oreka ekonomikoa berrezartzeko eta kontratua adostasunez ebazteko zerbitzua kudeatzen duen ABEEaren eskaerak. Bi gai horietan, 4 udal-arloren arabera – Udal Zerbitzuak, Kontratazioa, Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza –, enpresak ez du eskaera horiek justifikatzeko arrazoirik egiaztatu edo aurkeztu.

Kbuseko langileek urtebete daramate greban, lanpostuetan hobekuntzak eskatzen. Denbora horretan, Udala negoziazioan bitartekari lanak egiten aritu da, enpresak eta plantillak akordio bat lor dezaten. Gaurko osoko bilkuran, berriro azpimarratu da enpresa akordiorako borondatearekin negoziatzera eseri behar dela, zerbitzua berriro ere kalitatez eman dadin, eta Kbuseko langileek laster hitzarmen berri bat izan dezaten. «Enpresak ez du ahaztu behar zerbitzua eman behar duela, betebehar batzuk dituela eta, beraz, langileekin dituen arazoak konponduko dituela. Izan ere, Udal honek kontratu honek zuzkidura ekonomiko nahikoa izango duela bermatzeko mekanismo guztiak sartu zituen pleguetan «, adierazi du Jon Andoni Uria Udal Azpiegituren Arloko zinegotziak.

ENPRESAREN ESKAEREI UKO EGITEA

Izan ere, Udalak 2022rako kontratuaren prezioa 115.323,58 euro gehiago eguneratu du, eta 2023rako 241.013,32 euro gehiago. Eta 2024an eta hurrengo urteetan prezioa berrikusiko du parametro berdinen arabera. Beraz, horietan aurreikusitako eguneratze eta berrikuspen ekonomikoko neurriak aktibatu eta aplikatu dira.

Gainera, baldintza-agirietan jasota daude langileen eskubideak eta baldintzak bermatzeko klausulak; izan ere, 2019ko martxoan enpresaren eta plantillaren artean lortutako azken akordioa sartu zuten, 2022ko abendura arte indarrean zegoena.

Horrela, bada, osoko bilkurak gaur onartu du zerbitzua kudeatzen duen enpresak egindako eskaerak atzera botatzeko proposamen teknikoa, txostenetan jasotzen denez, enpresak ez baititu bere eskaerak inondik inora egiaztatu edo justifikatu. «Gure laguntza eta bitartekaritza berresten dugu, dagoen lege-esparrua betetzen dela zainduz eta pleguetan ditugun tresnekin jardunez, bi aldeak akordio batera irits daitezen», amaitu du Uriak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra atxilotu zuen

25_0291 Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra…

7 horas hace

Tolosan atxilotu dute bi gizoni objektu zorrotz edo arma zuri batekin eraso egiteagatik

Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute bart gauean Tolosan, beste bi gizoni, segur aski…

10 horas hace

El Ayuntamiento de Donostia condena la agresión sufrida por un conductor de Dbus

El pasado domingo, 27 de abril, un conductor de Dbus fue agredido, un hecho que…

10 horas hace

Osakidetza mantiene las intervenciones y consultas programadas

El Departamento de Salud ha confirmado que, a pesar del apagón eléctrico masivo ocurrido ayer…

10 horas hace

El transporte público va recuperando la normalidad tras el apagón

Uno de los mayores problemas vividos ayer durante y después del apagón masivo se dio…

10 horas hace

Kontsumobide explica los derechos de las personas consumidoras ante el apagón sufrido

¿El apagón eléctrico masivo que afectó ayer a toda la Península Ibérica te ha producido…

10 horas hace