Categorías: albisteak-berriak

Etxebizitza Sailak alokairuko 36 zuzkidura-bizitokiren giltzak eman dizkie adjudikaziodunei

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren mendeko Alokabide sozietate publikoak aste honetan eman dizkie Basauriko udalerrian eraikitako alokairuko 36 zuzkidura-bizitoki berrien giltzak adjudikaziodun suertatu diren gazteei.

Eraikinak logela bateko 31 bizitoki ditu, bi logelako 4 bizitoki, eta mugikortasun murriztua dutenentzako logela bakarreko beste bizitoki 1. Eraikinak fatxada berezia du. Trombe horma bat du eta horrek, eguzki-kolektore bertikal handi gisa, aukera ematen du eguzki-erradiazioa baliatzeko berokuntzaren eta ur bero sanitarioaren energia-beharretarako. Eraikinak energia-kalifikazio gorena du, eta eraikuntzarako 3,06 milioi euro jarri dira. Bere eraikuntzarekin, zuzkidura bizitoki hauek Eusko Jaurlaritzak Basaurin duen 186 etxeko alokairuko parkera gehitzen dira orain.

Zuzkidura-bizitokiak, beren ezaugarriengatik eta txandakakoak izateagatik (gehienez ere bost urtera arte luzatu daitezkeen kontratuak dira), apartamentu bereziki egokiak dira gazteak har ditzaten eta emantzipazio-prozesua erraztu dadin. Ildo horretan, Basauriko bizitoki guztiak urtean 3.000 eta 39.000 euro haztatu arteko diru-sarrerak dituzten 36 urtetik beherako pertsonei adjudikatu zaizkie. Adjudikaziodun horiek, hemendik aurrera, hileko kanon bat ordainduko dute bizitoki horietan bizitzeagatik. Kanona ez da inola ere haien diru-sarreren % 30 baino handiagoa izango, indarrean dagoen araudiaren arabera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi pertsona atxilotu dituzte Eako etxe batean egindako lapurretarengatik

Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, joan den irailean Eako etxe batean lapurreta egitea…

14 horas hace

P4Q industria-taldeko langileeen % 37 emakumeak dira jada

P4Q enpresa bizkaitarra Alonsotegin sortu zen orain dela 25 urte, eta fabrikazio elektronikoa eta eguzki-energiarako…

17 horas hace

Walter Packek etorkizuneko eskaerei aurrea hartzen die pieza apaingarri eta funtzionalekin

1992an sortu zenetik, Walter Pack enpresa bizkaitarra erreferente globala izan da pieza dekoratibo eta funtzionalen…

17 horas hace

“Gure ikerkuntzaren produktua euskaraz lan egitetik sortzen dugu” Amaia Iza, CEIT

Irabazi asmorik gabeko ikerkuntza zentroa da CEIT, BRTA sareko kidea. Bere lan-esparru nagusien artean Materialak…

17 horas hace

5.000 ikaslek baino gehiagok Eskola Kiroleko lehiaketak hasi dituzte

binary comment Donostia Kirolak «Ama, Aita, jolastu nahi dut» lelopean gurasoei zuzendutako sentsibilizazio kanpainari eutsi…

17 horas hace

Barakaldoko Udala uretako lehen haur-parkea prestatzen ari da Lorategi Botanikoan

Udalak, inguruko zabu-parkea berritzeko, soberakinak inbertitzeko konpromisoa hartu zuen. Proiektu horri ur-jolaserako gunea gehitu zaio,…

17 horas hace