Datorren apirilaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan nabarmen egingo du gora azken hauteskunde autonomikoetatik 18 bete dituzten pertsonen kopuruak. Lurralde historikoen arabera, Bizkaia da hauteskunde autonomikoetan botoa lehenengo aldiz emango duten adin nagusiko gehien dituen lurraldea:
Herritarrei apirilaren 21eko hauteskundeen urrats eta alderdi nagusiei buruzko informazioa emateko komunikazio-kanpaina publikoaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak dibulgazio-bideo espezifiko bat prestatu du boto-emaile berri horientzat, botoa emateko eskubidea informatuta eta jakinaren gainean erabil dezaten.
Eztabaida publiko eta politikoa aberasteko aukera
Eusko Jaurlaritzaren ustez, hauteskunde-errolda autonomikoan hainbeste gazte sartu izana eztabaida publiko eta politikoa aberasteko aukera da, eta, horrekin, aldi berean, baita gure erakundeen ordezkagarritasuna ere. Alde horretatik, Olalla Marañon Martínek, Eusko Jaurlaritzako hauteskunde-prozesuen zerbitzuko gure profesionaletako batek, adierazi duenez, “gure erantzukizuna da pertsona horiek eraginkortasunez sartzea, euren ahotsak entzunak izango direla bermatuz. Testuinguru horretan, funtsezkoa da hautesle berriek botoa emateko eskubidea informatuta eta jakinaren gainean erabiltzea, horrela gizarte demokratikoagoa eta justuagoa eraikitzen laguntzeko”.
Ertzaintzako agenteek 18, 19 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu zituzten asteazken arratsaldean Donostian, hainbat…
Ertzaintzako agenteek 23 urteko gazte bat atxilotu dute, hil honen hasieran Getxon emakume edadetu batek…
Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, osteguna, arratsaldean, Oiongo bi etxebizitzatan indarra erabiliz…
PRUEBA La causa abierta por los incidentes ocurridos durante los carnavales de Tolosa del…
PRUEBA La tarde de ayer la Ertzaintza detuvo a cuatro varones de entre 33…
PRUEBA Hoy, al igual que ayer, conductores de autobuses urbanos, interurbanos y estatales están…