Categorías: albisteak-berriak

Euskadiko errezeta elektronikoa Letonian ere erabil daiteke jada

Euskadin bizi den edonork bere errezeta elektronikoa, e-rezeta, erabili ahal izango du Letonian —edo alderantziz— bere historia klinikoan sartzeko edo sendagaiak farmazietan hartzeko.

Europako Batzordeak baimena eman ondoren, Letonia batu zaie lehendik Euskadiko errezeta elektronikoa erabilgarri duten herrialdeei, hau da, Portugal, Kroazia, Polonia, Finlandia, Estonia eta Txekiar Errepublikari.

Hala, Euskadik erreferente izaten jarraitzen du errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasunak Europar Batasunean duen hedapenean. Izatez, 2025ean Europar Batasuneko 25 herrialdeetara hedatzea aurreikusten da.

Urrats hori Europako erakundeek eta Euskadik programa horretan elkarlanean egindako lanaren beste erakusgarri bat da. Programa horrek, berrikuntza teknologikoaz gain, Europar Batasun osoan farmazia-prestazioa eta herritarrentzako osasun-asistentzia hobetzeko balio du eta behar-beharrezkoa da. Izatez, eta besteak beste, programa horrek sendagaiak modu egokian eta zentzuz erabiltzen laguntzen du, sendagaiak erraz eskuratzeko aukera ematen du, tratamenduak agindu ondoren osasun-zentroetara bisitak egitea saihesten du, paperean ematen ziren errezetak galtzea saihesten du eta erabiltzailearen segurtasuna eta erosotasuna areagotzen du.

AUTONOMIA-ERKIDEGOEN ARTEKO ELKARRERAGINGARRITASUNA

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan 2018ko urtarrilean ezarritako errezeta elektronikoaren elkarreragingarritasunari esker, Estatuko edozein farmaziatan eskura daitezke sendagaiak, Osasun Txartel Indibiduala aurkeztearekin.

Abian jarri zenetik, 515.246 euskal herritarrek beste autonomia-erkidego batzuetako farmazietan hartu dituzte beren sendagaiak. Guztira 8.727.188 sendagai-emate izan dira. Gaztela eta Leonen erabili da gehien (2.668.262), ondoren Kantabrian (1.544.042), Valentziako Erkidegoan (742.146), Errioxan (640.737) eta Galizian (637.606).

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko farmaziek beste erkidego batzuetako 157.127 paziente artatu dituzte, guztira 1.137.173 sendagai-ematerekin: 219.189 Araban, 518.282 Bizkaian eta 361.379 Gipuzkoan. Sendagai-emate gehien-gehienak Gaztela eta Leondik (215.900), Madrildik (178.256) eta Kantabriatik (88.376) etorritako pertsonekin lotzen dira.

Beraz, e-rezetak segurtasun eta erosotasun handiagoa eskaintzen die erabiltzaileei; hori dela eta, ia guztiz zokoratu du paperezko errezeta. Izan ere, 2023an, fakturatutako errezeten % 99,95 errezeta elektronikoak izan ziren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Getxoko bere etxeko igogailuan emakume bati indarkeriaz egindako erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek 23 urteko gazte bat atxilotu dute, hil honen hasieran Getxon emakume edadetu batek…

3 horas hace

Oion, atxilotu bat bi etxebizitzatan lapurtzeagatik

Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, osteguna, arratsaldean, Oiongo bi etxebizitzatan indarra erabiliz…

3 horas hace

El juzgado archiva la causa del menor que perdió la visión de un ojo por un pelotazo en Tolosa

PRUEBA La causa abierta por los incidentes ocurridos durante los carnavales de Tolosa del…

3 horas hace

Arrojan medio kilo de hachís por la ventanilla de un vehículo al ser interceptados por la Ertzaintza en Santurtzi

PRUEBA La tarde de ayer la Ertzaintza detuvo a cuatro varones de entre 33…

3 horas hace

Tercera jornada de huelga en el transporte de viajeros por carretera

PRUEBA Hoy, al igual que ayer, conductores de autobuses urbanos, interurbanos y estatales están…

3 horas hace

URA anuncia la licitación del proyecto para reducir la inundabilidad en Alegia

PRUEBA La Agencia Vasca del Agua, URA, licitará el proyecto para reducir el riesgo de…

3 horas hace