Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua buru dela egin da gaur goizean Apirilaren 21eko hauteskundeen Segurtasuna Koordinatzeko Zentroa eratzeko bilera. Eusko Jaurlaritzak organo hori sortzen du hauteskunde-deialdi bat dagoen bakoitzean, zehaztasunez planifikatzeko herritarren segurtasunerako eta hauteskunde-prozesuaren zibersegurtasunerako dispositiboaren xehetasun guztiak. Zentroa eratzeko bileran izan dira, besteak beste, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria, Josu Bujanda Ertzaintzaren burua, Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria eta Javier Diéguez Cyberzaintzaren, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren, zuzendari nagusia.
Zentro honek datorren apirilaren 21eko hauteskunde-prozesuaren segurtasun presentzialarekin eta ziberzegurtasunarekin zerikusia duten berritasun eta gorabehera guztiak jaso eta konponduko ditu.
Oraingoan, Euskadiko erakunde eta entitate publikoak jasaten ari diren zerbitzua ukatzeko eraso sistematikoak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritza arreta berezia eskaintzen ari da zibersegurtasun-operatiboari. Cyberzaintzak, EJIErekin, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekin, elkarlan estuan, mahai bat du zibersegurtasunaren arloan hauteskunde-prozesuan eragina izan dezaketen taldeak eta mehatxuak aztertzeko eta identifikatzeko: malware edo phishing kanpainak, iruzurrezko profilak sare sozialetan, informazio-ihesak, ransomware erasoak edo zerbitzuak ukatzekoak, eta abar. EJIE eta Cyberzaintza etengabe ari dira arriskuak aztertzen, erasoak prebenitu eta detektatu ahal izateko eta horiei erantzun ahal izateko kontrol-neurriak ezartzeko.

Zibersegurtasun-alerta