Categorías: albisteak-berriak

Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak

Duela 55 urtetik Arabako Oion udalerrian kokatutako enpresa da Kupsa. Bernizak eta pinturak fabrikatzen ditu hainbat material babesteko, adibidez, egurra. Merkatu-hobi horretan, erreferentea da estatu mailan. Batez beste, produktu mota horren 13.000 tona inguru irteten dira haien instalazioetatik, eta % 35 esportatu egiten dute. Une honetan 170 langile ditu enpresak. Polonian, Mexikon, Indian eta Portugalen ditu filialak, eta nazioarteko ekosistema horrek aukera ematen dio modu erregularrean lau kontinentetako hogei bat herrialdetara saltzeko. Hala azaldu du gerenteak, Manuel Susínek.

1969tik Oionen, beti leku berean…

Hala da, bai. Errioxaren mugan gaudenez, etekinen bat lortzeko egin genuela uste du jende askok, baina ez. Enpresa 1969an sortu zen, eta ordutik leku berean egon gara. 1973an kokapena aldatu genuen, baina beti udalerri beraren barruan.

Zer moduz doaz gauzak?

Urte zailak dira, baina balantzea positiboa da. Orokorrean, enpresak eutsi egiten dio eta pixkanaka aurrerantz goaz.

Zein da zehazki KUPSAren jarduera?

Erabilera industrialerako bernizak eta pinturak fabrikatzen ditugu. Ez dugu publiko zabalarentzako pinturarik egiten. Hori dela eta, marka ez da oso ezaguna. Ez dira ohiko pinturak. Industriei eta banatzaile profesionalei bakarrik saltzen diegu. Gure jardueraren zatirik handiena egurrean oinarritzen da. Fabrikazio industrialerako, altzarietarako edo zurgintza-elementuetarako erabiltzen da egur hori. Beste gainazal batzuetarako (adibidez, metala, hormigoia…) pintura industrialen negozio-ildo bat ere badugu. Eta, azkenik, hirugarren hanka bat dugu, aluminiozko latorriaren gainean litografiak egiteko, metalezko ontzietarako.

Sektoreei dagokienez, non duzue fokua?

Enpresak, hasieran, egurrarekin bakarrik egiten zuen lan. Baina, denbora igaro ahala, altzariak egiteko hainbat material erabiltzen hasi ziren, eta material horiei akabera emateko produktuak garatzen hasi ginen. Osagai horiekin hasi ginenean, apur bat dibertsifikatu genuen jarduera. Baina fabrikatzen dugunaren % 80 egurrarentzako estaldurak dira. Hori da gure jardueraren adar nagusia.

Testuinguru orokorra ziurgabea izan arren, azken hiru urteetako datuak oso onak izan dira. % 50 hazi zarete eta nazioarteko liderrak izateko prestatzen ari zarete…

Nazioartean abantaila oso handia ateratzen diguten lehiakideak ditugu, baina estatu mailan produktu mota horien fabrikatzaile handienak bihurtu gara. Azken urteetan hazkunde garrantzitsua izan dugu, eta orain hori mantentzen saiatzen ari gara.

Hainbat merkatutan egotea (KUPSAk 20 herrialdetara saltzen du) lagungarria da “krisiak katastrofikoak ez izateko”…

  1. urtean, krisia iritsi zenean, gure bezero garrantzitsuak hil egin ziren. Une hartan gure salmentak merkatu nazionalera bideratuta zeuden, gehienbat, eta nazioartekotzea serioago hartu behar genuela ohartu ginen. Kanpoan inbertitu genuen, filial berriak erosi genituen… Herrialde bat krisian egonagatik, beste batzuek ez dutela zertan krisian egon ikasi genuen. Hainbat egoera izan ditugu, hainbat unetan merkatu jakinei eragin dietenak. Baina, gaur egun, nazioarteko ekarpena fakturazioaren % 35ekoa da. Duela urte asko hasi genuen ildo hori, eta ezin dugu utzi.

Zenbat baliabide bideratzen dituzue berrikuntzara?

Sail teknikoan langile dezente ditugu. Azken urteetan, gastua arrunta izanik, fakturazioaren % 5 gasta dezakegu sail teknikoan eta bezeroei laguntza teknikoa emateko jardueretan (gure negozioaren zati oso garrantzitsua da hori) eta berrikuntza-proiektuetan. Baina, saltzen dugun produktu motarekin, berritzeko eta laguntza teknikoa emateko gaitasunik izan ezean, hilda geundeke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi atxilotu Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 21 eta 25 urteko bi gizon atxilotu dituzte Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzea…

10 horas hace

Portugalete, kilo bat haxix baino gehiago zeramatzala harrapatu dute

Ertzaintzako agenteek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita,…

13 horas hace

Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati eraso egiteagatik

24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati…

16 horas hace

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak bere konpromisoa berritu du GIB/HIESaren Egunean

PRUEBA Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du GIBaren eta HIESaren aurkako…

19 horas hace

6.000 pertsona inguru erregistratu dira lehen bi egunetan Gabonen aurreko kanpainako kontsumo bonuak erosteko

PRUEBA 6.000 pertsona inguru erregistratu dira, jardueraren lehen bi egunetan, bonobarakaldo.inguralde.eus plataforman, Barakaldoko Udalak…

19 horas hace

Barakaldok musika tradizionala eraldatu du Euskararen Eguna dela eta gazteei zuzendutako ikuskizun batekin

PRUEBA Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara…

19 horas hace