Askotan, enpresek aliantzak behar dituzte IT partner -ekin, digitalizazioak industrian hartu duen erritmora egokitzeko. Horrela, Gastecom bezalako konpainien zeregina gero eta erabakigarriagoa da prozesuak optimizatzeko eta bezeroen lehiakortasuna handitzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainena.
“Euskal ETEek beren telekomunikazio-operadoreak haien beharrak entzutea eta bilakaera teknologikoari buruzko aholkuak ematea behar dute. Beharrak dituzte eta badakite zer nahi duten, baina ez dakite nola egin”, dio enpresako CEOak, Óscar Besgak. Gastecom telekomunikazioetako eta zibersegurtasuneko operadorea da, eta sektore guztietako mila enpresari baino gehiagori ematen die zerbitzua, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen egoitzetatik, sektore publikoari zein pribatuari.
Gastecom 1996tik dabil enpresa handiek erabiltzen duten teknologia euskal ETEen eskura jartzen. Horretarako, langile propioak ditu eta zuzeneko zerbitzua eskaintzen die bezeroei, bai aholkularitza komertziala, bai euskarri tekniko “azkarra eta gertukoa”. Horixe da, hain zuzen ere, Besgarentzat konpainia bere konpetentziatik bereizten duena.
Konpainiarentzat, laguntza hori funtsezkoa da: “Zerbitzurik onena ematen dugu, hurbilekoa, pertsonalizatua eta profesionala, Euskadiko ETEei irtenbide teknologikoak emateko. Saltzea garrantzitsua dela uste dugu, baina ez edozein preziotan, ezta edozein modutan ere. Garrantzitsuena da bezeroek behar dituzten zerbitzuak kontratatzea, eta zerbitzu horiei alta ematea erraza izatea, baina baita baja ematea ere, egungo operadoreetan bajak benetako infernu bihurtzen baitira, neurriz kanpoko zigorrekin“.
“Ematen dugun zerbitzuaz oso ziur gaudenez, ez dugu ez iraunkortasunik, ez zigorrik gure zerbitzuetako batean ere”, nabarmendu du Besgak. Izan ere, konpainiarentzat, “iraunkortasuna soilik ondo edo gaizki egiten dugunaren araberakoa izan behar da, eta ez operadore handiek sinarazten dituzten eta ETEek eboluzionatu ezin izatea eragiten duten gehiegizko kontratuen araberakoa”.
Gainera, “azken hamarkadan, segurtasun informatikoa eta telekomunikazioak hornitzaile bakar batean bildu dira, dena sare berberetan lotuta baitago, eta askotan interneteko konektibitatea berdina da ahotserako, datuetarako, wifirako, urruneko konexioetarako eta abarretarako, eta erortzeko, hackeatzeko edo informazioa galtzeko arriskuak garrantzitsuak dira”. Horregatik, Gastecomeko CEOak defendatzen du konponbideak hornitzaile bakar batek eman behar dituela, zerbitzua ematerakoan guztia kontuan har dezan. Eta puntako teknologia eskaintzeko, Gastecom etengabeko eboluzioan eta barne-prestakuntzan dago.
Azken urteotan, enpresak eskaini duen beste zerbitzu bat enpresei aholkularitza ematea izan da, mugikortasunera eta telelanera egokitzeko eta auditoria informatikoen bidez segurtasuna hobetzeko. “Horretarako, IA adimen artifiziala ere txertatu dugu azkenaldian, gure bezeroen eskura jarriz”.
Horrela, Gastecomen bezeroek gehien eskatzen dituzten zerbitzuak hiru eremutan banatzen dira: lehenik eta behin, operadorearena (abiadura handiko eta erabilgarritasun handiko zuntz- eta konexio-zerbitzua, urruneko konexioetarako eta VPNrako IP finkoarekin, 24×7 konexioen monitorizazioa, telefonogune birtualeko zerbitzua, enpresentzako telefonia mugikorreko zerbitzua…); bigarrenik, bezero bakoitzarentzako zibersegurtasun pertsonalizatua (analisi eta auditoretza informatikoa, sareen mantentze-lanak, ordenagailuen ekipamendua, zerbitzari fisiko eta birtualak, birtualizazioak, etab.); eta, azkenik, IT integrazioa (mota guztietako instalazioetarako soluzioak enpresentzat, ospitaleentzat, egoitzentzat, hotelentzat, etab., bideozaintzako azpiegitura aurreratuak instalatzeko zerbitzua eskainiz, sarbideen kontrola, bideokonferentzia-soluzioak, wifi instalazioak…).
“Euskal ETEen konfiantzazko enpresa teknologikoa” izateko helburuarekin, Besgak hurrengo bi urteetarako helburu gisa deskribatzen du “ETEentzako zerbitzuen eskaintzan hazten jarraitzea, prestakuntzaren eta barne-ziurtapenaren aldeko apustua eginez, eta adimen artifiziala txertatuz. Eta horrek guztiak gure bezeroen gogobetetze handiagoa ekarriko digu, baita zerbitzuaren kalitatean onura handiagoak ere”.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, asteartea, Oionen, larderiaz lapurreta egitea egotzita,…
PRUEBA Dualia Arrasaten kokatutako enpresa bat da, eta interpretazio eta itzulpen profesionaleko zerbitzuak eskaintzen…
PRUEBA Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta…
PRUEBA Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du. Txaparrene…
PRUEBA B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa urteko seigarren eta azken saiora heldu…
PRUEBA El último Sociómetro Vasco de este año ha aportado información acerca de las…