Categorías: albisteak-berriak

Cyberzaintza, Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia, “Cyber Erronka” onartzeko erronka bota die 12 eta 17 urte bitarteko adingabeei, teknologiaren erabilerari zibersegurtasuneko ohitura onak gehitzeko

Cyberzaintzaren, Euskadiko Zibersegurtasun Agentziaren, “Cyber Erronka” martxoaren 5ean hasita, eta 12 eta 17 urte bitarteko nerabeek zibersegurtasunari buruz dituzten ezagutzak probatu nahi ditu, 14 erronka ezberdinen bitartez. Erronka horiek Instagram eta Tik Tok aplikazioen bidez zabalduko dira (adin-talde horrek Youtuberekin batera gogokoen dituen sare sozialak, %79.9, %75.3 eta %90.8ko onarpenarekin, hurrenez hurren).

Zibersegurtasunarekiko arduragabetasuna eta ezagutza eskasa

Nerabezaroan teknologiak duen eraginari eta erabilerari buruz hitz egiten duten azken azterlanak adierazgarriak dira. Unicef* erakundearen arabera, estatu mailan 50.000 nerabeek baino gehiagok parte hartu zuten azterlan batean, ia nerabe guztiek (%94.8) konexioa duen telefono mugikorra dute, eta, batez beste, 11 urte zituztenetik (10.96 urte) erabiltzen dute, modu intentsibo batean teknologia haien eguneroko bizitzaren parte bihurtuz. Ildo horretan, etxean duten gainbegiratze eskasak kezkatzen du; izan ere, %29.1ek soilik onartzen du erabilera-arauak dituela, %24ak erabilera-orduak mugatuta dituela eta %13.2k soilik sartzen diren edukiak. Azterketa horretan bertan, familia-eremuko gainbegiratze txikiaren eta online arrisku-praktiken maiztasun handiagoaren arteko korrelazioa nabarmentzen zen. Arrisku hori hirukoiztu egiten da gauerditik aurrera konektatu ohi diren nerabeen kasuan.

Gainera, segurtasun zibernetikoari** buruzko beste azterketa berri batek frogatu zuen bezala, nerabeek, natibo digital gisa, teknologiari buruzko ezagutza nahikoa dutela uste dute, baina errealitatean hackearekiko duten esposizio-maila ez dute kontuan hartzen, arduragabetasunagatik eta beharrezko ezagutza ez dutelako.

Nerabeei berdinetik berdinera hitz egin

Eta online arrisku-egoerei eta horiei aurre egiteko jardunbide egokiei buruz hitz egiteko, Egoitz Bijueska skater gaztea izango da “Cyber Erronka” kanpainarekin bat egiten duen lehena. Marka horren enbaxadore izango da lehiaketa handiko entrenamenduetan zehar, 2024ko Onlinpiar Jokoen aurreko sailkapen-probetan. Egoitz Bijueska, 13 urte besterik ez dituela, Euskadiko txapeldun absolutua eta 16 urtez azpiko Espainiako txapelduna da.

Egoitzek lehen pertsonan kontatuko ditu bere esperientziak, bere Instagrameko kontuan eta Cyberzaintzako Tik Tok eta Instagrameko kontuetan argitaratuko diren bideo batzuen bidez. Eduki guztiak eskuragarri egongo dira Cyberzaintzaren webgunean (www.zibersegurtasun.eus).

Hainbat egoeraren aurrean praktika ziberseguruenak ezagutzea eta teknologia kontsumitzerako orduan ohitura gisa txertatzea, jarraitutasuna eta teknika eskatzen duen lana da, kirol-entrenamenduaren oso antzekoa. Kanpainak, modu dibertigarri eta hurbilean, skating-trikimailuen antzekotasuna aurkeztuko du,  adingabeek beren errutina digitalean har ditzaketen zibersegurtasun-ekintza txikiak gogoratzeko pista gisa.


Informazio osagarria:

Egoitz Bijueska

16 urtez azpiko birritan txapelduna, Espainiako txapeldunorde absolutua eta Euskadiko txapeldun absolutua da, baita Estatuko selekzioko rider gazteena ere. Erromako Munduko Txapelketan 23. postua eta Dubaiko Pro Tour-ean 26. postua eskuratu ondoren, munduko top 44an sailkatzea lortu du, postu ofizialak argitaratu baino lehen. Hain zuzen ere, 44 onenek sailkapenaren aurreko bigarren fase bat jokatuko dute hilabete hauetan, eta 20 onenak aukeratuko dituzte 2024ko Pariseko Joko Olinpikoetan parte hartzeko.

Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia

Cyberzaintza, Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari atxikita dago, eta Euskadin Internet eta teknologia berriak erabiltzearen ondoriozko mehatxuei modu integral eta zeharkakoan aurre egiteko sortutako erakunde publikoa da. Herritarrengan arreta berezia jarrita, Euskadiko zibersegurtasunaren esparruko arriskuei modu globalean aurre egiteko beharrezko tresnak eta baliabideak ditu. “Por ti hacemos red. Sarean ere Auzolana” goiburuarekin, zibersegurtasuna sustatu eta zabaldu nahi du euskal gizartearen hainbat esparrutan, ziberdelinkuentziaren hazkundeak dakartzan arriskuen aurrean babesteko sare bat ehuntzeko helburuarekin.

*2021, Unicef. Teknologiak nerabezaroan duen eraginari buruzko azterlana. Esteka.

**2023, UPC. Murtziako Unibertsitatea. Nerabeen segurtasun zibernetikoa eta hackearekiko ahultasuna. Esteka.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Oion, bihurkin batekin mehatxu egin dio tailer bateko arduradunari, ibilgailu batean lapurtzen harrapatu ondoren

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, asteartea, Oionen, larderiaz lapurreta egitea egotzita,…

4 horas hace

Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”

PRUEBA Dualia Arrasaten kokatutako enpresa bat da, eta interpretazio eta itzulpen profesionaleko zerbitzuak eskaintzen…

4 horas hace

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du Mikel Zabalzaren omenez

PRUEBA Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta…

4 horas hace

Donostia Kirolak kalistenia eta parcour pista berri bat ireki du Txaparrenen

PRUEBA Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du. Txaparrene…

4 horas hace

B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari

PRUEBA B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa urteko seigarren eta azken saiora heldu…

4 horas hace

Sociómetro: Imanol Pradales es el político vasco mejor valorado

PRUEBA El último Sociómetro Vasco de este año ha aportado información acerca de las…

4 horas hace