Categorías: albisteak-berriak

2023an Euskadiko errepideetan izandako 573 gorabeheratan esku hartu du Eusko Jaurlaritzaren erreskateko garabi-zerbitzuak

Hamahiru urte dira Bilboko metropoli-inguruan ibilgailuak A-8 errepidetik eta sarbideetatik berehala kentzeko garabi arinen laguntza-zerbitzua abian jarri zenetik, eta iaz 573 gorabeheratan esku hartu zuen (203 istripu eta 370 matxura). 573 kasu horietatik 230etan, gidariek ezin izan zuten haien ibilgailua bazterbidera eraman.

Era horretako gorabehera batek batez beste 6,5 kilometro inguruko ilarak sortzen ditu, zirkulazio-baldintza normaletan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak sustatutako zerbitzuak 1.495 bat kilometroko ilarak saihestu dituela kalkulatzen da (230 gorabehera 6,5 kilometroko).

Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariak azpimarratu du zerbitzu horrek duen baliagarritasuna trafikoa arintzeko: “Eusko Jaurlaritza ez da Euskadiko errepideen segurtasunaz bakarrik arduratzen. Gidatzea ahalik eta arinena eta erosoena izateko ere lan egiten dugu, horregatik jarraitzen dugu hain emaitza positiboak dituen zerbitzu honen alde apustu egiten”.

Zerbitzua duela 13 urte abian jarri zenetik, garabiek 6.859 aldiz esku hartu dute. 2023an, % 35,4tan istripuengatik mugitu dira, eta azken urteetakoa baino ehuneko txikiagoa da (2022an, % 36tik gora; 2019an, % 40,4tik gora; eta 2018an % 42tik gora), baina pandemiakoa baino handiagoa (2021ean % 31,7 eta 2020an % 31,5).

Garabiak —gehienez ere lau— A-8 errepideko 110 kilometro-puntuaren (Basauri) eta 139 kilometro-puntuaren artean (Kantabriako muga) kokatzen dira, A-8 errepideko tarte horretan eta tarte horretako sarbideetan, zirkulazioaren bi noranzkoetan, gorabeheraren bat izan duten autoak erreskatatzeko. Garabien kokapenak aurretik erabakitzen dira, eta bi noranzkoetan bide-zati luzeak barne hartzen dituzten puntu estrategikoak izaten dira. Erreskate-garabi batek, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik (CGTE-ETKZ) mobilizatzeko abisua jasotzen duenetik zerbitzua egin behar duen puntura iristen den arte, batez beste 12 minutu behar ditu.

Zerbitzu horren ohiko ordutegia goizez 7:30etik 9:30era eta arratsaldez 17:30etik 19:30era izaten da, astelehenetik ostiralera. Nolanahi ere, ordutegi hori malgua da eta urte-sasoiaren arabera alda daiteke, istripuen datu estatistikoen arabera. Istripua izan duten ibilgailuak leku seguru batera, gorabehera artatu duen Ertzaintzaren patruilak erabakitako lekura, eramaten dira. Hori egitea ezinezkoa bada, zerbitzua esleituta duen enpresaren instalazioetara eramaten dira, eta gero bertara joaten da ibilgailuaren laguntza-zerbitzu partikularreko garabia.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako

PRUEBA Eximport enpresaren soluzio itsaskor eta urratzaileak duela lau hamarkadatik daude presente hainbat sektoretan,…

2 horas hace

Ikasleei zuzendutako kanpaina, Isuri Gutxiko Eremua ezagutarazteko

PRUEBA Donostiako Udalbatzak ISURI GUTXIKO EREMUA (IGE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu ondoren,…

2 horas hace

UPV/EHUk beste batzuekin batera zuzendutako proiektu batek “Atlantic Project Awards 2024” saria irabazi du

PRUEBA   Euskal Herriko Unibertsitatea izan da Blueskilling Innovation proiektuko partaideetako bat, eta «Atlantic…

2 horas hace

UPV/EHUk errektorea aukeratzeko hauteskundeak egingo ditu

Asteartean, azaroak 26, Euskal Herriko Unibertsitateak Errektoretzarako hauteskundeetako bozketak egingo ditu. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa…

2 horas hace

Dronen ikuskizuna eta Mikel Erentxunen kontzertua, Donostiako Gabonetako piztearen protagonistak

PRUEBA Iñigo Llopis, Fernando Mitxelena, Pau Etxaniz, Miren Lazkano eta Maialen Chourraut donostiar jokalari…

8 horas hace

Barakaldoko Udalak 470.000 euro inbertituko ditu Burtzeñako Zumalakarregi kaleko irisgarritasuna hobetzeko

PRUEBA Obra lizitaziora atera berri da eta kalea berritzea, eskailera-mailak kentzea, hornidura elektrikoa eta…

8 horas hace