Categorías: albisteak-berriak

Durangon gizon bat atxilotu dute banaketako furgoneta bat lapurtzeagatik, eta ibilgailuaren gidaria ere atxilotu dute barruan droga zuten bilgarriak aurkitu dituztelako

Ertzaintzako agenteek 43 eta 37 urteko bi gizon atxilotu dituzte Zornotzan eta Durangon. Lehenengoa atxilotu dute banaketako furgoneta bat deskuiduan, gidaria paketeak banatzen ari zenean, lapurtzeagatik. Gero gidaria ere atxilotu dute droga-trafikoagatik, ibilgailuaren gordetegian substantzia sorgorgarri baten 19 bilgarri aurkitu baitzituzten Ertzaintzak ibilgailua berreskuratu ondoren.

Atzo, osteguna, 16:30ean, Durangoko Ertzain-etxeko patruilek abisu bat jaso zuten, banatzaile bati, bertako Landako auzoan bere lana egiten ari zenean, paketez beteta zegoen eta giltzak jarrita zituen furgoneta lapurtu ziotela esanez.

Eskuratutako datuetan oinarrituta, polizia-baliabideetako batek Zornotzako Tejera auzoan zirkulatzen ikusi zuen furgoneta hori, eta gidariak bertan gelditu zuen.  Agenteek pertsona hori identifikatu zuten, eta motordun ibilgailua erabiltzeko ebastea eta zama guztia lapurtzea leporatuta atxilotu zuten.

Furgonetaren lehenengo miaketan, ertzainek gramo bateko plastikozko 19 bilgarri, ustez kokaina zutenak, aurkitu zituzten gordetegian, bai eta 200 euro eta telefono mugikor bat ere. Dirudienez, ebidentzia horiek ez ziren furgoneta ustez lapurtu zuenarenak.

Aldi berean, banatzailea laneko ibilgailua lapurtu ziotela salatzera joan zen, eta jakitera eman zioten ibilgailua eta paketeak berreskuratu zituztela. Era berean, esan zioten substantzia sorgorgarriak eta beste ebidentzia batzuk aurkitu zituztela, eta gidariak bereak zirela aitortu zuen eta agenteek droga-trafikoaren delitua leporatuta atxilotu zuten.  

Bi atxilotuak gaur, ostirala, jarri dituzte Durangoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Euskal Poliziak areagotu egingo ditu gidatzerakoan gertatzen diren distrakzioak zaintzeko kontrolak

• Zaintza apirilaren 21etik 27ra bitartean indartuko da, Aste Santuarekin bat etorriz • 2024an erregistratutako…

13 horas hace

Ertzaintza gizon baten heriotza ikertzen ari da Irunen

25_0273 Ertzaintza gizon baten heriotza ikertzen ari da Irunen Ertzaintza gizon baten heriotza ikertzen ari…

16 horas hace

Gasteizen bi gazteri egindako lapurretaren ustezko bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…

1 día hace

Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik

25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…

2 días hace

Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean.

2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…

2 días hace

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion

25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…

2 días hace