Categorías: albisteak-berriak

Euskal Herriko Unibertsitatea AESEMIko kide berria izango da

Euskal Herriko Unibertsitateak Erdieroaleen Industriako Espainiako Elkartearekin (AESEMI) akordio bat sinatu du, elkarteko kide laguntzaile izateko. Akordio horren bidez, UPV/EHUk elkartearen zerbitzuak eta tresnak erabiltzeko aukera izango du, eta, aldi berean, AESEMIk garatutako jarduera eta ekimenen garapenean aktiboki parte hartu ahal izango du.

AESEMIk diseinu mikroelektronikoan eta erdieroaleen manufakturan diharduten Espainiako enpresa nagusiak ordezkatzen ditu. Elkartearen xedea da Espainiako erdieroaleen ekosistema teknologikoaren parte diren enpresa guztiei agerikotasuna eskaintzea, eta Estatu mailan zein nazioarteko mailan indartzea.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearentzat interesgarria da AESEMIren parte izatea, besteak beste, honako arrazoi hauengatik: mikroelektronikaren sektoreko enpresa aktiboekin lankidetzan aritzea (proiektuak, kontratuak, eta abar); finantzaketa publikoa zein pribatua jasotzea; eta arlo horretako prestakuntza ekimenak eta ikasleen laneratzea bultzatzea (praktikak eta lan poltsak).

UPV/EHUn hainbat ikertalde daude diseinu mikroelektronikoarekin eta erdieroaleak eraikitzeko teknologiekin zuzenean lotutako laneko ildoetan aritzen direnak. Diseinu mikroelektronikoaren esparruan, honako gai hauei buruzko ikerketa ildoen garrantzia azpimarratu behar da: zirkuitu birkonfiguragarri eta adaptatiboak eta Systemas-en-chip (SoC) direlakoak, arkitektura irekiak oinarri dituztenak (besteak beste RISC-V); bereziki, denbora errealeko zehaztapenak dituzten abiadura handiko komunikazio sistemak, hala nola TSN, zein «machine learning» erako eta adimen artifizialerako zenbakizko algoritmo intentsiboak azeleratzeko domeinu espezifikoko prozesadoreen diseinua. Aipatutako taldeek honako arlo hauetan ekarpenak egiten dituzte garatzen duten jardueraren ondorioz: sistema oker jasaileak, zifratze sistemak, prozesamendu neuromorfikoa, zenbakizko egonkortasuna prozesadore digitaletan, kontsumoaren optimizazioa, eta abar, diseinua laguntzeko tresnen garapena eta zirkuitu digitaletako testak. Erdieroaleak fabrikatzeko prozesuari dagokionez, UPV/EHUko Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuan gela zuri bat eta gailuen karakterizazio optikorako eta elektrikorako laborategiak daude; halaber, ikertzaileek teknologia fotovoltaikoak garatzen esperientzia zabala dute.

Sektore mikroelektronikoaren esparruan industriaren ahotsa kanalizatuko duen erakunde baten beharra asetzeko sortu zen AESEMI; izan ere, gaur egun Europar Batasuneko oinarrizko industriaren zati handi bat erdieroaleen menpe dago, aktibo estrategiko bihurtu baitira. Erakundearen xedea da ikusgarri bihurtzea Espainiako erdieroaleen ekosistema teknologikoaren parte den ikerketaren arloko eta arlo akademikoko enpresa eta erakunde oro. AESEMIren egitekoari esker, industriaren hazkundea bultzatzeaz gain, zeharkako onura sortzen da, gure ekonomian eta deskarbonizazio eta digitalizazio konpromisoetan eragina duena.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilboko saltoki batean egindako lapurreta baten bi egileak atxilotu dituzte

Ertzaintzako agenteek, Udaltzaingoaren laguntzarekin, bi gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean, Bilboko saltoki baten sarrera behartzeagatik…

3 horas hace

Ertzaintzak Arrigorriagako Atxukarro industrialdeko enpresa-pabiloi batean urrian izandako sutearen ustezko egilea atxilotu du

Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan, urrian industria-pabiloi bat suntsitu zuen sutea…

9 horas hace

Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioaren segurtasuna zainduko du

Azaroaren 25etik 29ra bitartean, adingabeen ikastetxeetarako garraioaren zaintza indartuko du. Besteak beste, segurtasun-uhalen erabilpena, ibilgailuetako…

9 horas hace

La Ertzaintza y la Policía Local de Erandio realizan un dispositivo preventivo en el exterior de un local de ocio

Durante esta pasada noche y la madrugada de hoy, sábado, se ha llevado a cabo…

1 día hace

ETAk 2001ean Beasainen hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo gogoratu ditu Ertzaintzak

Duela 23 urte ETAk hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo…

1 día hace

Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar

24_0635 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar Fallece…

2 días hace