Ertzaintzak berriz omendu du gaur eguerdian Iñaki Totorika Vega, ETAk orain dela 23 urte hil zuen ertzaina. Oroimen-ekitaldia Hernaniko Ertzain-etxean, bere oroimenez jarritako monolitoaren ondoan, egin da.
Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak, Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak, Herritarren Babeseko Ataleko eta Gipuzkoako Lurraldeko burutzek, Hernaniko Ertzain-etxeko burutzek, agenteek eta lankideek omenaldi hunkigarria egin diote gaur, larunbata, atentatuaren egunetik 23 urte bete direnean. Ertzainaren omenezko ekitaldia gaur eguerdian egin da Hernaniko Ertzain-etxean, bere oroimenez jarritako monolitoaren eta plakaren ondoan. Bertan lore-eskaintza egin dute eta minutu bateko isilunea egin dute.
Iñaki Totorika Vega Ertzaintzako agentea 2001eko martxoaren 9an, 25 urte zituenean, hil zuen ETAk, Ertzaintzaren aurka eraso egiteko prestatutako tranpa batean. Terroristek lehergailuak zeramatzan auto bat gurutzatu zuten Hernaniko Zinkoenea biribilgunean, eta urrutitik leherrarazi zuten herritarren segurtasuneko agenteak hurbildu zirenean.
Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute hildako ertzainaren oroimenez.
15 agente hil zituen ETAk
Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:
• Zaintza apirilaren 21etik 27ra bitartean indartuko da, Aste Santuarekin bat etorriz • 2024an erregistratutako…
25_0273 Ertzaintza gizon baten heriotza ikertzen ari da Irunen Ertzaintza gizon baten heriotza ikertzen ari…
Ertzaintzak 21 eta 22 urteko bi gizon atxilotu ditu, indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta eta…
25_0271 Atxilotu bat eta lau ikertu Donostian borroka batean parte hartzeagatik Atxilotu bat eta lau…
2025_Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Bi mendizale erreskatatu dituzte Palomareseko gailurrean. Prentsa Zerbitzua 2025-04-18…
25_0269 Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Mendizale baten gorpua aurkitu dute Laudion Prentsa Zerbitzua…