Categorías: albisteak-berriak

Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria

Didheyaren historia erresilientzia- eta egokitzapen-historia da. Duela hiru hamarkada Irunen sortu zen enpresa eta hasieran hornikuntza industrialean jarduten zuen. Behin eta berriz berrasmatu behar izan zuen, hiru aldiz behea jo baitzuen, hiru krisi ekonomiko-finantzarioen garaian. Esperientzia horietatik sortu da enpresa egiteko modu ausart hori eta, egun, protagonista nabarmena da altzairu herdolgaitzekin egindako osagarrien eta elementu dekoratiboen diseinuaren eta ekoizpenaren arloan. Produktuen katalogo zabal horren barruan daude etxebizitzentzako eta eraikin publikoentzako heldulekuak edo eskulekuak eta ibilgailuentzako heldulekuak eta seinaleak, besteak beste metroentzat, autobusentzat edo ibilgailuentzat. Egun, Europako 55 herrialdetan eta Estatu Batuetan zehar sakabanatuta daude osagarri horiek, Aitor Ramos Zuzendari Nagusiaren arabera.

Zer testuingurutan sortu zen DIDHEYA?

Gure historia hiru krisi handiren historia da. Lehenengoa, industriala, 1993koa izan zen, eta bereziki gogor kolpatu zuen Euskadi. Nire aita bere hornikuntza industrialarekin porrot egiteko zorian egon zen, garai hartan eskari asko ez zirelako ordaintzen, eta ni ere ikus-entzunezko eta komunikazioko nire proiektu txikia ixten ari nintzen 25 urterekin, porrot egin zuelako Bartzelonako olinpiaden ostean.  Komunikazio-agentzia askok itxi behar izan zuten garai hartan… 1992ko uda hartan, Bartzelonatik itzuli nintzen eta aitak burdindegientzako handizkako banaketa-negozio berri bati buruz hitz egin zidan. Nire anaiek hobi bat eta produktu-iturri bat hauteman zuten hor. Negozio-plana idazten eta diseinatzen lagundu nien eta 1993ko azaroan ekin genion proiektuari. Irunen ekoitzitako altzarientzako burdineria dekoratiboen eta gama handiko eta diseinuzko ateen katalogo bat sortu genuen, nazioarteko eta estatuko merkatuan txertatzeko asmoarekin. Azken batean, helburua Euskaditik ateratzea zen, lokalizazioaren arriskua ekiditeko.

Aurreikuspenak bete ziren?

Hamar urtetan, 90m2ko ganbara batean lan egitetik 1.500 m2ko industrialde batean instalatzera igaro ginen, azken belaunaldiko makinekin. Soilik Euskadin saltzetik Espainia osoan, Frantzian eta Portugalen saltzera igaro ginen, eta, are garrantzitsuagoa, baita munduko beste 40 herrialdetan ere.

Noiz iritsi zen bigarren krisia?

Kasu honetan, finantzarioa izan zen eta 2008an hasi zen. Hasieran ez genuen asko igarri, baina higiezinen sektorean eragina izaten hasi zenean, eztanda egin zuen souffleak. Fakturazioaren erdia galdu genuen. Enpresa berrasmatu behar izan genuen, berrikuntzak eta estrategiak ikasi, eta jarduera gakoak zein diren definitu, baita beste zer sektoretara jo genezakeen ikasi ere. Hainbat bide aztertu genituen, baina batek ere ez zion garrantzia ematen gure funtsezko elementuari: diseinuarekiko eta akabera bikainekiko dugun gustuari. Orduan ikusi genuen garraio publikoko enpresek barne diseinuko sailak dituztela eta hiri-ibilgailuentzako heldulekuak kontsumitzen dituztela. Hor hasi ginen CAF, STADLER, IRIZAR eta THYSSEN ELEVATORS gisako enpresekin eta know-how guztia jarri genuen bertan. Hor hasi zen gure bigarren gorakada. Galdutakoa berreskuratzeaz gain, nabarmen gainditu genuen.

Eta hirugarrena iritsi zen…

Azkena, Covidarena. Asko eragin zigun. Burdindegien sektorean zerbait egin genuen, baina garraio publikoarenean ezer ere ez. Gogoeta egin eta hirugarren negozio-ildoa pentsatu behar izan genuen, berritzen eta dibertsifikatzen jarraitzeko, kanpo-faktoreekiko beldurrarengatik edo zaurgarritasunarengatik. 2022ko gure gogoeta estrategikotik sortu zen gure diseinuaren eta akaberen arloko know-howa eta gure gaitasun industriala batzea, eta bi balioekin guretzat sektore berria zen batera zuzentzea, produktu berri batekin: hiriko ingurune publikorako hiri-altzariak edo kanpoko altzariak.

Nondik dator DIDHEYA markaren izena?

Hasieratik geografikoki leku batera mugatzen ez den branding gisa kokatu nahi izan dugu, baina, aldi berean, Europa iparraldeko diseinuarekin lotu nahi izan dugu. Hitz-joko asko egin genituen enpresaren jarduera definitzeko, egiten duguna esaldi bakarrean azaltzeko. Eta esaldi horietako baten akronimoarekin geratu zen marka: Distribución Internacional De HErrajes Y Accesorios (DIDHEYA).

Zer produktuk osatzen dute zuen katalogoa?

Burdineria dekoratiboen gure negozio-unitatean Rafael Moneok egindako Kursaal eraikineko eta Frank Gehryren Guggenheim Museoko auditorioetara sartzeko ateen heldulekuak hornitu ditugu. Ahokatutako helduleku dotoreak dituzten ate irristailuekin eta komunerako osagarriekin hornitu ditugu Cancun edo New Yorkeko boutique hotelak, eta mundu osoko etxe askotako sukalde eta komunetan jarri dugu gure produktu nagusia: altzarientzako heldulekua.

Zergatik egin duzue altzairu herdoilgaitzaren alde eta ez beste material batzuen alde?

Hasieratik espezializatu gara altzairu herdoilgaitzean. Segidan ikusi genuen Euskadin material hori lantzen badakigula eta leku gutxitan direla horretarako gai. Alemanian edo Danimarkan kenduta, inon gehiago ez dira egiten altzairu herdoilgaitzezko heldulekuak. Altzairu herdoilgaitza oso preziatua da dekorazioan, asko eskatzen zen merkatu zorrotzean eta eskaintza oso urria zen aldi berean. Arrakastarako hobia ikusi genuen hor eta espezializatu egin ginen. Beste lehengai batzuk lantzen ditugu, baina altzairu herdoilgaitza da gure gogokoena, zalantzarik gabe.

Eta zer ekarpen egiten dio garraio publikoaren negozioari?

Negozio-unitate horretan, Medellingo, Amsterdameko edo Napoliko metroetako heldulekuak eta Australiako eta Maurizio irletako tranbien heldulekuak hornitu ahal izan ditugu, CAFi esker. Thyssen enpresari eta bere igogailuei esker, mundu osoko proiektuak hornitu ahal izan ditugu, bereziki Europa Erdialdean eta Ekialdean eta Estatu Batuetan; gainera, Espainia osoko Mercadona supermerkatuen igogailuak berritu ditugu. Une honetan Irizar Emobilityrekin ari gara Iruñeko autobus elektrikoak hornitzen eta, oraindik ofiziala ez izan arren, baliteke aurki RENFEren aldirietako trenak hornitzeko megakontratu bat egitea Stadlerrekin. Horrek guztiak lan-karga handia ekarriko digu hamarkada honen amaierara arte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Amaia Barredo entrega el trofeo al pelotari Unai Laso, campeón de la final del Torneo Eusko Label del Cuatro y Medio

PRUEBA La final entre Unai Laso y Peio Etxeberria se ha disputado en el…

8 horas hace

Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren

24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren Donostia, hiru…

11 horas hace

Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako

PRUEBA Eximport enpresaren soluzio itsaskor eta urratzaileak duela lau hamarkadatik daude presente hainbat sektoretan,…

14 horas hace

Ikasleei zuzendutako kanpaina, Isuri Gutxiko Eremua ezagutarazteko

PRUEBA Donostiako Udalbatzak ISURI GUTXIKO EREMUA (IGE) arautzen duen ordenantza behin betiko onartu ondoren,…

14 horas hace

UPV/EHUk beste batzuekin batera zuzendutako proiektu batek “Atlantic Project Awards 2024” saria irabazi du

PRUEBA   Euskal Herriko Unibertsitatea izan da Blueskilling Innovation proiektuko partaideetako bat, eta «Atlantic…

14 horas hace

UPV/EHUk errektorea aukeratzeko hauteskundeak egingo ditu

Asteartean, azaroak 26, Euskal Herriko Unibertsitateak Errektoretzarako hauteskundeetako bozketak egingo ditu. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa…

14 horas hace