Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Barakaldoko metroaren bulego batean lapurtzeagatik


24_0156 Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Barakaldoko metroaren bulego batean lapurtzeagatik

Ertzaintzak bi gazte atxilotu ditu Barakaldoko metroaren bulego batean lapurtzeagatik

Prentsa bulegoa

2024-03-11

Ertzaintzako agenteek 24 eta 25 urteko bi gazte atxilotu dituzte, Barakaldoko (Bizkaia) Metro Bilboren bulego batean hainbat material lapurtzea egotzita.

Lapurreta atzo, igandea, goizeko lehen orduan gertatu zen. Bi gazte Barakaldoko geltoki bateko bulego batean sartu ziren eta, hainbat kalte eragin ondoren, hainbat material lapurtu zituzten.

Lapurreta gertatu eta gutxira, bere txanda hasten ari zen langile batek ikusi zuen bulegoa nahasita zegoela eta objektu batzuk falta zirela. Jarraian, kameren bidez, segurtasuneko langileek bi gazte ikusi ahal izan zituzten. Ondoren, nasan aurkitu zituzten eta atxiki egin zituzten, Ertzaintzaren patruila bat iritsi arte, eta biak atxilotu zituzten, indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu bat egotzita.

Lapurtutako objektuak bulegora itzuli zituzten, eta atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten. Beharrezko eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utzi zituzten.