Categorías: albisteak-berriak

Stay Bigelek hezkuntzaren arloko metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten du

2017an, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko laugarren mailako talde bereko hainbat lagunek hasiera batean graduko proiektua zena errealitate bihurtzea erabaki zuten, Stay Bigel izenpean. Izan ere, unibertsitateak Bilbon duen egoitzako gradu horretako lehen promozioa izan ziren. “Bere garaian, ideia bati jarraipena ematea izan zen helburua. Taldean sinesten genuen, ideia, balio eta proiektu berak genituen; horregatik, enpresa bat sortzea eta elkarrekin ekitea erabaki genuen”, dio Garazi Uriartek, Stay Bigelen sortzaileetako batek.  

Gaur egun, enpresan hiru pertsona daude plantillan, eta hezkuntzaren arloan programa berritzaileak garatzea du xede. Orain, eta duela bost urtetik hona, Bizkaiko ikastetxe bateko ikasleekin lan egiten du, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) ikuspegi pedagogikoa bultzatzen. Ikuspegi horrek ikaskuntza praktikoa eta esperimentala ditu ardatz, eta ikasleak animatzen ditu jolastera, esploratzera, sortzera eta eginez ikastera. “Metodologia berritzaile ezberdinak sartzen ditugu zuzenean ikasgelan, baina irakasleekin eta ikastetxeko zuzendaritza-taldearekin ere lan egiten dugu”, azaldu du Uriartek. Bestalde, gaineratu duenez, “ikasgelan teknologia edo robotika bezalako elementuak sartuz, proiektu zehatz honen helburua da: haurren motibazioa areagotzea, etorkizunean ere hezten jarraitu ahal izateko”. Uriartek adierazi duenez, programa honetan ateratako konklusioak, etorkizunean, beste ikastetxe batzuetan berriz aplikatzea da bere asmoa.    

Errealitate birtuala kontzientziazio-metodo gisa

Haurtzaroarekin lan egiteaz gain, Stay Bigelek Googaz ere diseinatu du, hainbat eragilek lagundutako asmo handiko programa, seigarren ediziorako bidean dagoena eta 16 eta 30 urte bitarteko pertsonei egungo gizarte-erronkak planteatzen dizkiena. “Gazteengana iristeko modu ludikoak bilatzen ditugu”, dio kofundatzaileak. Modu ludiko horietan, zeinbait herritan, hainbat metodo sartzen dira: ihes-gela ibiltariak edo yinkanak, kasu. 

Gaur egun, Googaz Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GJH) ardazten da eta, lehen aldiz errealitate birtuala sartu du xede horiek sustatzeko. “Errealitate birtualaren bitartez, errealitate desberdinak ikustea zen helburua, haiekin enpatia sentitzeko eta hausnarketa bateratua egin ahal izateko”, adierazi du Uriartek.  

Proiektuak hiru fase ditu: ‘Googaz Play’, Bizkaiko udalerrietara joatean datzana; ‘Googaz Design’, hackathon bat, non taldekako gazteek GJH batean ardaztutako erronka bati irtenbidea ematen dioten, eta errealitate birtualeko joko baten gidoia sortzen duten; eta ‘Googaz Create’, non Bizkaiko LHko hainbat ikastetxetako ikasleek, ‘Design’ faseko gidoi irabazlea oinarri hartuta, beren errealitate birtualeko jokoa garatzen duten. Horrela, Stay Bigelen Uriartek adierazten duen bezala, “asmoa da Googaz zirkulu bat izatea, eta aurtengo edizioan gazteek sortutako joko hori beste gazte batzuk kontzientziatzeko erabiltzea”.  

Etorkizunari begira, Stay Bigelek lanean eta hobetzen jarraitu nahi du murgilduta dagoen proiektuetan, baina aukera desberdinetara ere irekita dago: ideia berriak entzutera, beste pertsona batzuekin lankidetzan aritzera, eta hezkuntzaren arloan beste behar batzuk bilatzera.  

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.    

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon herritar bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 31 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, asteartea, Gernika-Lumon, herritar bati estortsioa…

2 horas hace

Illunbe se convertirá en el pabellón multiusos de la vida deportiva y cultural donostiarra

El Ayuntamiento de San Sebastián ha presentado el anteproyecto de ‘Illunbe Berri’, que plantea un…

2 horas hace

Sindicatos denuncian el aumento de muertes por accidente laboral

La intersindical de salud laboral compuesta por los sindicatos LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde e HIRU…

2 horas hace

El club Peña Athletic Santurtzi denuncia a un entrenador por agredir sexualmente a varias menores

Peña Athletic Santurtzi ha denunciado ante la Ertzaintza a uno de sus entrenadores por haber agredido sexualmente a…

2 horas hace

Educación sanciona al colegio Iraurgi de Azpeitia «por irregularidades en la matriculación»

El Servicio de Inspección del Departamento de Educación detectó “incidencias” en las matrículas del curso…

2 horas hace

Derbi femenino en San Mamés, el domingo 16

El próximo 16 de febrero el Athletic Club recibirá a la Real Sociedad en San…

2 horas hace