Categorías: albisteak-berriak

Arriolaren ustez, aldiriko trenen transferentziarekin “trenbideen arloan Euskadirentzat aro berri bat irekitzen da”

Renfek ematen duen aldiriko zerbitzuaren kudeaketak “maniobrarako marjina handiagoa ematen du” autonomia-erkidegoan bidaiarien garraioa antolatzeko, adierazi du sailburuak

Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak astearte honetan baloratu du Estatuko Gobernuak aldiriko zerbitzuak Eusko Jaurlaritzari transferitzea “trenbideen arloan Euskadirentzat aro berri bat” irekitzea dela. Atzo arratsaldean transferentzien batzorde mistoan aldiriko zerbitzurako edo Hezkuntza Sailaren eta Gizarte Politiketako Sailaren beste bi eskumenetarako lortutako akordioa berretsi ondoren, sailburua “oso pozik” agertu da transferentziarekin, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak Euskotrenen bidez kudeatzen dituenei aldiriko bost zerbitzu berri gehitzeaz gainera, “dauden distantzia ertaineko lineak aprobetxatzeko aukera emango digu, lehen ez dauden lekuan zerbitzu berriak sortzeko”.

Transferentziak ekarriko du Eusko Jaurlaritzak kudeatzea Renfek Euskadin ematen dituen zerbitzuak. Bizkaian, C1 linea (Bilbo-Barakaldo-Santurtzi´), C2 (Bilbo-Barakaldo-Muskiz) eta C3 (Bilbo-Laudio-Orduña), guztiak zabalera iberiarrekoak, eta C4 (Bilbo-Balmaseda), zabalera metrikokoa. Gipuzkoan, transferentziak barne hartzen du C1 linea (Irun-Donostia-Tolosa-Brinkola), zabalera iberiarrekoa.

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu erregulazioa (besteak beste, erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak eta arau-hausteengatik zehatzeko araubidea), trenbide-eskaintzaren planifikazioa, zerbitzu horien ikuskapena, koordinazioa eta kudeaketa (greben kasuan gutxieneko zerbitzuak finkatzea eta zerbitzuak emateko kontratazio-prozesuak barne) eta tarifak zehaztea.

Arriolak azpimarratu duenez, “bide luzea eta lan handia geratzen zaigu egiteko eskumena gauzatu aurretik”, besteak beste, lehendik dauden zerbitzuetan xehetasun batzuk doitzea eta zerbitzu berrien definizio “zehatza” egitea. Horretarako, transferentzia Estatuko eta Euskadiko Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta sei hilabetera asko jota Eusko Jaurlaritza Estatuaren posizioan subrogatzeko akordioa sinatuko da Estatuko administrazioak Renfe Bidaiariak operadorearekin duen kontratuan; kontratu hori 2027aren amaierara arte dago indarrean. Subrogazio akordioan eskualdatzearen data zehaztuko da.

“Linea horien guztien kudeaketak maniobra-marjina handiagoa ematen digu Euskadin bidaiarien garraioa antolatzeko, eta garrantzi handiko urratsa da gure lurraldean aldiriko trenbideen mapa osatzeko”, nabarmendu du sailburuak. Zerbitzu berrien eskaintzari dagokionez, Arriolak zehaztu du Karrantzan (Bizkaia), eta Araian eta Manzanosen (Araba) sortuko direla.

Sailburuak balioetsi nahi izan du euskal administrazioaren eta Estatukoaren artean “lankidetza-giro leialean egin den hilabetetako lana, ahalik eta itunik onena lortzeko, herritarrentzat onuragarriena.”

Akordio ekonomikoak suposatzen du urtean 92,7 milioi euroko konpentsazioa Kupoaren bidez. Gainera, Adif-en bidez trenbide azpiegiturak hobetzeko inbertsio plan bat eta trenak berritzeko beste plan bat ditu barne. Europako zabalera estandarreko sareko zerbitzuak Gobernu zentralak kudeatuko ditu aurrerantzean ere, eta, era berean, interes orokorreko trenbide-azpiegitura, trenbide-enpresen lizentziak, interes orokorreko sarearen eta bertatik igarotzen diren zerbitzuen operazio-segurtasuna, trenbideko langileen prestakuntza eta gaikuntza-tituluak, istripuen ikerketa eta interes orokorreko sareko tasak arautzen eta gauzatzen jarraituko du.

Bestalde, akordioaren arabera, Bilboko Portura sartzeko Hegoaldeko Trenbide-Saihesbidea eraiki eta martxan jarri ondoren trenbide lineak eskualdatuko dira. Horretarako beharrezkoa izango da lehenengo linea horiek (Bilbo Abando Indalecio Prieto-Santurtzi, Desertu Barakaldo-Muskiz eta Bilbo Merkantziak-Santurtzi) interes orokorreko saretik kanpo uztea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bilbon atxilotu dute lesio-delitu batengatik

Ertzainek 25 urteko gazte bat atxilotu dute gaur, asteartea, goizaldean, Bilbon, borrokan ari zirela beste…

27 mins hace

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzako arreta psikosoziala berritu du Barakaldok, gida-txakurrekin eta gizarte-antzerkiko laborategi batekin

PRUEBA Barakaldoko Udalak berritu egin du indarkeria matxistaren biktima diren udalerriko emakumeei laguntza psikosiziala…

3 horas hace

Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko

PRUEBA Sidenor, enpresa liderra da altzairu luze bereziaren ekoizpenean, eta estrategia bat sustatu du…

3 horas hace

Begoña Pedrosa: Lidergo eraginkor eta eraldatzailearen alde egiten du

PRUEBA Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak «Tiempo para el liderazgo educativo» liburuaren aurkezpenean parte hartu…

3 horas hace

Amaia Barredo entrega el trofeo al pelotari Unai Laso, campeón de la final del Torneo Eusko Label del Cuatro y Medio

PRUEBA La final entre Unai Laso y Peio Etxeberria se ha disputado en el…

15 horas hace

Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren

24_0640 Donostia, hiru pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean sartzeagatik, leiho bat bortxatu ondoren Donostia, hiru…

18 horas hace