Gaurtik, martxoaren 13tik, aurrera, alderdi politikoek, koalizioek eta hautesle-elkarteek datorren apirilaren 21eko hauteskundeetarako zerrendak aurkez ditzakete hiru lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetan. Zerrendak aurkezteko epea datorren astelehenera, martxoaren 18ra, arte egongo da zabalik, eta, irregulartasunen bat izanez gero, hauteskunde-batzordeek jakinarazi beharko dute martxoaren 22tik 24ra bitartean zuzentzeko. Okerrak zuzentzeko epe hori amaitzen denean, astelehenean, martxoaren 25ean, hauteskunde-batzordeek behin betiko hautagai-zerrendak aldarrikatuko dituzte, eta, hurrengo egunean, martxoaren 26an, argitaratuko dira EHAAn, ofizialak izan daitezen.
Berdintasuna hautagai-zerrendetan ere
Emakumeak gutxienez % 50 izango dituzten hautagai-zerrenak bakarrik aldarrikatuko dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Euskadiko araudiak ezartzen duenari jarraituz.
Plantxa bakoitzak lurralde historiko bakoitzeko 25 pertsona izango ditu. Era berean, alderdi politikoek, koalizioek edo hautesle-elkarteek gutxienez hiru eta gehienez bost ordezko ere gehitu beharko dituzte. Hautagai-zerrendak inskribatzeko, hauteskunde-araudian zehazten den dokumentazioa aurkeztu behar da, eta inprimakiak formatu elektronikoan eta editagarrian daude eskuragarri Eusko Jaurlaritzaren webgunean. Bertan adierazi behar dira:
Hauteskunde-prozesua
Eusko Jaurlaritzak joan den otsailaren 27tik –hau da, deialdiaren dekretua EHAAn argitara eman zen egunetik– abian eta herritarren eskura du hauteskundeen webgunea, eta bertan dago jasota apirilaren 21eko hauteskunde-prozesuari buruzko informazio guztia. Atariak prozesuaren kronologiari buruzko informazio-bolumen handia, prozesu horren lege-esparrua, boto presentzialaren eta posta bidezko botoaren prozedurak, hautesleentzako eta hauteskunde-mahaiak osatzera deitutakoentzako gidak, galde-erantzunak, inprimaki elektronikoak, eta abar eskaintzen ditu.
Imanol Pradales Lehendakaria Prudentzio Deunaren Erretretan izan da. La entrada Imanol Pradales Lehendakaria Prudentzio Deunaren…
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko…
Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…
Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian…
Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…