Katarzyna Janicka-Pawlowskak, Biktimen Eskubideetarako Europako Batzordeko koordinatzaileak, Terrorismoaren Europako Biktimen Eguna dela eta, Gogora Institutuaren Bilboko egoitzan egin den topaketan parte hartu du gaur arratsaldean. Bertan, «Terrorismoaren gorazarreak aitortzea eta erreparatzea Europan» hitzaldia eskaini du.
Hitzaldia Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eta Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak bultzatu dute.
Nerea Melgosa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Katarzyna Janicka-Pawlowskak eskainitako hitzaldian izan da.