24_0159 Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Portugaleten, larderia erabiliz hiru lapurreta egitea leporatuta
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Portugaleten, larderia erabiliz hiru lapurreta egitea leporatuta
Prentsa Zerbitzua
2024-03-13
Lapurretak joan den otsailaren 10ean, inauterietan, arratsaldeko zortziak aldera, gertatu ziren. Biktimak bost adingabe izan ziren. Bi gizon hurbildu zitzaizkien eta hitzezko mehatxuen bidez eta arma zuri bat erakutsiz, horietako hiruri mugikorrak eta dirua kendu zizkieten.
Biktimek emandako datuetan oinarrituta, Muskizeko Ertzain-etxetik ikerketa hasi zuten, eta atzo atxilotu zituzten Portugaleten bi gizonak, biak 18 urtekoak, larderia erabiliz egindako hiru lapurreta-delitu leporatuta.
Atxilotuek aurrekari ugari dituzte antzeko egitateengatik, eta haien biktimak batez ere adingabeak izan ohi dira.
Bi atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte polizia-eginbideak amaitzean.