Categorías: albisteak-berriak

eLankidetzak 10 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu krisi humanitarioetara zuzendutako deialdietara

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailean dagoena, ekintza humanitarioko 2024ko proiektu eta estrategietarako laguntzen deialdiak ireki ditu. Dirulaguntzak krisi humanitarioen egoerei erantzuten saiatuko dira, desparekotasunen eta gatazken ondorioz, elikagaiek segurtasunik eza, ur-eskasia, askotariko indarkeriak edo lekualdatzeak eragiten baitituzte mundu osoan.

Aurten, eLankidetzak 5.6 milioi euro bideratuko urtebeteko ekimenak finantzatzera, eta bakoitzak, gehienez, 200.000 euro jasoko ditu. GGKE humanitarioek proiektuak aurkeztu ahalko dituzte bihartik aurrera urtean zehar funtsak agortu arte.

Bestalde, eLankidetzak 4.8 milioi euro zuzenduko ditu estrategia humanitarioetara. Estrategia horiekin, krisiek jotako biztanleriari laguntzeaz gain, tokiko erakunde humanitarioak indartu eta euskal gizartea sentsibilizatzeko ekintzak gauzatuko dituzte. Esku-hartze bakoitzak 800.000 euro jaso ahalko ditu gehienez eta gutxienez 500.000 euro. Horietatik, hiru Afrikan gauzatuko dira, eta, honako deialdi honen kasuan, erakundeek hilabete izango dute ekimenak aurkezteko.

Larrialdiak eta deialdi humanitarioak

Aurten, eLankidetzak Nazio Batuen Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Agentziak (UNRWAk) Gazarako egindako larrialdi deiari erantzungo dio 250.000 eurorekin. Zenbateko horrek Gazako neskatoen eta mitikoen osasun mentala eta psikosoziala babesteko balioko du. 2023an, eLankidetzak UNRWAri 617.549 euro bideratu zizkion errefuxiatu palestinarrak artatzeko.

Era berean, eLankidetzak 250.000 euroko zuzeneko ekarpena egingo dio Nazio Batuen Larrialdi Kasuetarako Ekintzarako Funts Nagusiari (CERFi). Funts global horrek 48 ordu baino gutxiagoan erantzuten die, besteak beste, Hegoaldeko herrialdeetan izandako gatazka edo hondamendi naturalek eragindako larrialdi humanitarioei.

eLankidetzak Acción Contra el Hambre erakundeari babesa ematen jarraituko du elikadura-segurtasuna babesteko, lotura hirukoitzeko ikuspegiarekin –ekintza humanitarioa, garapena eta bakea−. Horretarako, 150.000 jasoko ditu.  Gainera, 200.000 euro bideratuko ditu Saharako Ilargi Gorriari kanpamenduetan dauden errefuxiatuek energia izan dezaten.

2023an babestutako krisiak

2023an, eLankidetzak ia 8.75 milioi euroko laguntza eman zien Euskadiko eta tokiko erakundeek gauzatutako 22 proiektu eta estrategiei. Azken horiek, batez ere, kronifikatu diren edo mediatikoki eta ekonomikoki ahaztuta dauden gatazketan gauzatzen dira.

Hala, proiektuak, bereziki, Ekialde Hurbilean, Erdialdeko Amerikan, Kolonbian, Etiopian, Sahelen edo Afrikako aintzira handietan izan ziren. Lagundutako ekimenetako batzuk Gazako Zerrendako emakume, haur eta nerabeei osasun arreta eta psikosoziala emateko eta Zisjordaniako palestinarren giza eskubideak babesteko izan ziren. Gainera, Filipinetan eta bestelako gatazka kronikoek eragindako komunitateen aukera ekonomikoak hobetzera eta Mexikon Guatemalan edo Kolonbian indarkeria matxistatik biririk atera diren neska eta emakume migratzaileak babestera ere zuzendu ziren.

Era berean, dirulaguntzei esker, besteak beste, kalitatezko osasun zerbitzuak eskaini zitzaien Kenyan errefuxiatutako eta indarkeriaren biktima izan diren emakumeei edo Txaden errefuxiatutako sudandarrei eta bertako biztanleei.

Bestalde, eLankidetzak laguntza eman zituen Tigrayn sexu eta genero indarkeria jasaten duten emakumean babesteko eta Arjeliako saharar errefuxiatuak elikatzeko, bereziki, haurrei eta gazteei.

Proiektuez gain, Ugandan, Palestinan, Libanon edo Tanzanian lan egiten duten erakunde humanitarioak sendotzeko eta Euskadin sentsibilizazio-ekimenak egin zituzten erakundeei ere lagundu zitzaien.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi atxilotu Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 21 eta 25 urteko bi gizon atxilotu dituzte Sopelan, etxebizitza batean lapurtzen saiatzea…

12 horas hace

Portugalete, kilo bat haxix baino gehiago zeramatzala harrapatu dute

Ertzaintzako agenteek 16 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, droga-trafikoko ustezko delitu bat egotzita,…

15 horas hace

Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati eraso egiteagatik

24_0648 Gizon bat atxilotu dute hilketa delitu batengatik, Gasteizko adinekoen egoitza batean beste pertsona bati…

18 horas hace

Donostiako Musika eta Dantza Eskolak bere konpromisoa berritu du GIB/HIESaren Egunean

PRUEBA Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du GIBaren eta HIESaren aurkako…

21 horas hace

6.000 pertsona inguru erregistratu dira lehen bi egunetan Gabonen aurreko kanpainako kontsumo bonuak erosteko

PRUEBA 6.000 pertsona inguru erregistratu dira, jardueraren lehen bi egunetan, bonobarakaldo.inguralde.eus plataforman, Barakaldoko Udalak…

21 horas hace

Barakaldok musika tradizionala eraldatu du Euskararen Eguna dela eta gazteei zuzendutako ikuskizun batekin

PRUEBA Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako tradizioari eutsiko dio Barakaldok. Udalak, Euskara…

21 horas hace