Abian jarri da delako Zubiarre-erdialdea eta Gipuzkoa etorbidea kolektorea: Ermuko erdigunea zeharkatzen du, hondakin-urak jaso, hondakin-urak Apraizko araztegira bideratu eta behar bezala tratatzeko
Ermuko erdiguneko hondakin-urak Apraizeko araztegira bideratzen dira jada: delako Zubiarre Erdialdea eta Gipuzkoa Etorbidea kolektorea martxan baita. Kolektore horrek Ermuko erdigunea zeharkatzen du, bertako hondakin-urak bildu, Apraizko araztegira bideratu, eta behar bezala tratatzeko.
Lanak «Ermuko udalerriko saneamendua eraikitzeko proiektua: zubiaurre erdialdea eta Gipuzkoa etorbidea» proiektuaren baitan egin dira: 2.365.000 €-ko aurrekontuduna, BEZa barne.
Zubiaurre-erdiguneko kolektore berriak (Zubiaurre eta Gipuzkoa etorbidearen artean) Zubiaurretik gora dauden kolektoreak Gipuzkoa etorbidearen estalduraren barruan eraiki den kolektore berriarekin lotzen ditu, gaur egun arte zuzenean Egora isuri izan diren hondakin-urak biltzeko, eta Deba beheko kolektorera bideratzeko.
Zubiaurre erdialdeko kolektoreak, inguruko isurketak jasotzeaz gain, etorkizunean Goitondo inguruan dauden Mallabiko poligonoetatik datozen isurketak jasotzeko aukera emango du. Horretarako, URAk gaur egun lizitazioan dagoen Goitondo Ermua kolektorea eraiki beharko du.
Ermuko saneamenduaren hobekuntza horiek 2008ko «Ermuko eta Mallabiko saneamendu proiektu aldatua eta Debabarreneko kolektoreekiko lotura» proiektuan aurreikusitakoaren barruan kokatzen dira. Proiektu horren jarduketak hainbat fasetan egin dira.
Proiektu horretan, Ermuatik eta Mallabitik (Goitondoko industrialdetik eta Mallabitik) datozen hondakin-urak garraiatzeko kolektoreak eraikiko dira. Bi udalerrietako isurketa guztiak lotu eta kolektore-sare berri baten bidez Elgoibarko Apraiz HUAra eramateko, hain zuzen ere.
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollo Doneztebeko…
Barakaldo Kirolak-ek ikerketa abiatuko du gertatutakoa argitzeko Zauritua, garbiketa-enpresako langilea, Gurutzetako ospitalera eraman dute, konortea…
Barakaldoko gazte nerabeen arteko talentu-lehiaketan 67 pertsonak hartuko dute parte. Barakaldoko Udaleko Gazteria Sailak, Giltzarri…
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak bonbardaketaren 88. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu du Bizkaiko udalerrian…
Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, zorionak eman dizkie untxi,…
Eusko Jaurlaritzak NBEren «Bakearen, Gerren Amaieraren eta Nazioarteko Legezkotasunaren Errespetuaren aldeko Oihua ekitaldian parte hartu…