Categorías: albisteak-berriak

Barakaldoko Alkateak BAFFEST emakume argazkilarien lehiaketaren IX. edizioa aurkeztu du Madrilen

Estatuan bizi diren argazkilari eta ikus-artista guztiek apirilaren 19ra arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko.

Jaialdia urrian zehar izango da, Barakaldon, eta lehen saria jasoko du lehiaketaren argazkilari onenak. Gainera, sari gehigarri batez gozatuko dute finalistek: Bizkaiko Estudios DURERO enpresaren lantegia bisitatzea.

Epaimahaiak 20 lan aukeratuko ditu, eta egileek, aurreneko aldiz, online eta streaming bidez defendatuko dituzte maiatzaren 18an eta 19an.

Data hauetan arrunt bilakatu zaigunez, Barakaldoko BAFFEST Emakume Argazkilarien Festibalaren edizio berria dator eta, horretara, BAFFEST 2024 festibalaren Emakume Argazkilarien IX. Lehiaketaren deialdia estatu osora zabaldu da. Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, eta lehiaketaren arduradune, Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek, emakumeek egindako argazki onenak biltzen dituen ekimen horren xehetasun guztiak azaldu dituzte gaur goizean, Madrilgo EFTIn egindako prentsaurrekoan. Hitzordua Barakaldon izango da, urrian zehar. Ekitaldian, Malu Reigal eta Carolina Diego izan dira, hau da, 2023ko lehiaketa irabazi zuten bi argazkilariak.

Prentsaurrekoaren ostean, «FOTOGRAFAS EN EL MEDIO» (EMAKUME ARGAZKILARIAK HEDABIDEETAN) deritzon mahai-ingurua izan da. Semíramis González gijondarra aritu da moderatzaile; Gonzálezek saria jasoko du martxoan bertan Thyssen Museoan, emakumeen arte-kolektiboarekin egindako lanagatik. Horrela, mahai-inguruan parte hartu eta emakumeek hedabideetan izan duten bilakaerari buruzko ezagutza partekatu eta bizipenak kontatu dituztenak ondokoak izan dira:

  • Emilia Gutiérrez, argazkilari erretiratu berria, lau hamarkadatan, Diputatuen Kongresuan aritutakoa.
  • Susana Girón, argazkilari dokumentalista.
  • Yone Estivariz, argazkilaria eta kultur kudeatzailea. Festibalaren antolakuntzako kidea da.
  • Irene Zottola, argazkilaria eta egilea.

Mahai-ingurua ikus-entzule ororentzat antolatu da eta 90 minutu inguruko iraupena izan du. Bertan, emakumeek argazkilaritzan izan duten eginkizunari lotutako hainbat gai jorratu dira. Ildo horretan, mahai-inguruaren muina izan da emakumeek izan dituzten zailtasunak «gizonezkoen arlo» batean lan egiteko, lanbidearen ikuspegitik. Amaitzean, Malu Reigalek, BAFFEST festibalak urtero-urtero antolatzen duen lehiaketaren bi irabazleetako batek, «Manolete, 4», lana aurkeztu du; horri esker irabazi zuen lehiaketa azken edizioan.

Ildo horretan, BAFFESTen helburua da argazkilaritza, adierazpen artistiko gisa, herritar guztiei hurbiltzea, eguneroko eremu publikoetan jarritako argazkiak erabiliz, artea eta kultura, berdintasuna eta bizikidetza sustatuz. Oinarriak argitaratzeaz batera, hasiera eman zaio BAFFESTen IX. edizioari. Barakaldoko Udalak bultzatzen du festibala, Fotopop Producciones Culturales-en eskutik.

BAFFEST 2024, EMAKUME ARGAZKILAREN IX. LEHIAKETA

Honako deialdi hau estatuan bizi diren emakume argazkilari eta ikus-artistentzat da, eta zeinahi argazkilaritza-diziplina, -gai edo -teknika baliagarria da, irudiak hartzean eta horiek erabiliz sorkuntza lantzean dautzan argazkigintza-molde guztietara zabalik dagoela. Aurkezten diren lanak aribideko lanak edo amaitutako lanak izan daitezke, betiere beste lehiaketa batzuetan saririk jaso EZ badute.

Ane Abaldek, Carmen Dalmauk eta Laura C. Velak osatutako epaimahaiak, Yone Estivarizek eta Sara Berasalucek koordinatuta 20 lan aukeratuko dituzte eta egileek maiatzaren 18an eta 19an aurkeztuko dituzte.

Lehiaketaren oinarriak festibalaren webgune ofizialean argitaratuta daude: www.baffest.eus/es

Oinarriak euskaraz: www.baffest.eus

EGUTEGIA:

  • Martxoaren 14a: deialdiaren hasiera-data.
  • Martxoaren 19a, 23:59an: deialdiaren amaiera-data.
  • Apirilaren 27a: zer lan hautatu den iragarri eta argitaratuko da.
  • Maiatzaren 18a eta 19a: BAFFEST ASTEBURUA, online.
  • Ekainaren 2a: 8 finalistak nor diren iragarriko da.
  • Urriaren 4an: Bisita egingo da Estudios Durero-ra.
  • Urriaren 5ean: BAFFEST ARGAZKI EGUNA, Barakaldon: finalisten lanak aurkeztuko dira eta emakume argazkilari irabazlea nor den iragarriko da.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da

24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…

20 mins hace

Espetxeratu egin dute Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktima…

20 mins hace

Milioi bat euroko iruzurra egin duen eta Estatu osoan 1.200 biktima baino gehiago dituen talde kriminal bat, iruzur teknologikoetan espezializatua, desegin dute

Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 23 pertsona atxilotu dituzte Osona eskualdean, horien…

3 horas hace

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

2 días hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

2 días hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

3 días hace