Espetxera eraman dute Ertzaintzak, Bilboko Udaltzaingoaren laguntzaz, Bizkaiko hiriburuan atxilotu zuen 24 urteko gizona. Otsailaren 27an Bilboko Irala auzoan Indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik eta lesioak eta kalteak eragiteagatik ari ziren haren bila.
Gizona asteazkenean atxilotu zuten Bilbon. Bertako Udaltzaingoaren baliabideek indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten ikerketaren ondorioz atxilotzeko agindua zuen gizon bat aurkitu zuten, eta bertaratu zen Bilboko Ertzain-etxeko patruila batek atxilotu zuen.
Joan den otsailaren 27an biktimak ikusi zuen bere autoaren barruan bi gizon zeudela, eta zer gertatzen zen egiaztatzera hurbildu zenean, batek bortxaz eraso egin zion. Bi gizonek hainbat gauza lapurtu zituzten ibilgailutik, biktimak zeraman telefono mugikorraz gainera, erasoaren ondorioz egoera babesgabean zegoela aprobetxatuz. Ondoren, bi gizonek ihes egin zuten, eta biktimak laguntza jaso zuen eta osasun-zentro batera eraman zuten.
Ikerketaren esparruan, ikerketaz arduratu ziren agenteek aipatutako egitateak leporatu zizkioten atxilotuari, hau da, indarkeria erabiliz lapurtzea eta lesioak eta kalteak eragitea. Polizia-eginbideak amaitutakoan, atxilotua agintari judizialaren eskuetan jarri dute eta honek espetxeratzeko agindua eman du.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du egitateen bigarren egilea aurkitzeko.