24_0169 Ertzaintzak agintari judizialaren eskuetan jarri du Gasteizen genero-indarkeriagatik atxilotutako gizona
Ertzaintzak agintari judizialaren eskuetan jarri du Gasteizen genero-indarkeriagatik atxilotutako gizona
Servicio de prensa
2024-03-19
Beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren, Ertzaintzak gaur, asteartea, jarri du Arabako hiriburuko Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiaren eskuetan atzo goizaldean genero-indarkeriagatik atxilotutako gizona. Atxilotuari sexu-erasoa eta urruntzeko agindua urratzea ere leporatu dizkiote.
Susmagarria atzo, astelehena, goizaldean atxilotu zuten, biktimak Ertzaintzan salatu zuenean bikotekide ohiak fisikoki eta sexualki eraso egin ziola azken orduetan atxikita eduki zuen Gasteizeko lonja batean. Atxilotuak biktimarengandik urruntzeko agindua zuen indarrean, eta urratu egin zuen.