Espetxera eraman dute atzo Gasteizen genero-indarkeriagatik atxilotutako gizona


24_0170 Espetxera eraman dute atzo Gasteizen genero-indarkeriagatik atxilotutako gizona

Espetxera eraman dute atzo Gasteizen genero-indarkeriagatik atxilotutako gizona

Servicio de prensa

2024-03-19

Atxilotua gaur goizean jarri dute Arabako hiriburuko Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiaren eskuetan, eta epaileak espetxeratzeko agindua eman du. Atxilotuari genero-indarkeriaren delitua, sexu-erasoa eta urruntzeko agindua urratzea leporatu dizkiote.

Susmagarria atzo goizaldean atxilotu zuten, biktimak Ertzaintzan salatu zuenean bikotekide ohiak fisikoki eta sexualki eraso egin ziola azken orduetan atxikita eduki zuen Gasteizeko lonja batean. Atxilotuak biktimarengandik urruntzeko agindua zuen indarrean, eta urratu egin zuen.