Hernaniko Elektrokimika da Euskadin kloroa produzitzen duen lantegi bakarra. 76 urteko historia du enpresak, bere produktuek egunero edaten dugun ura edangarri bihurtzea, paper-orea fabrikatzea edo igerilekuetarako tratamendu-pilulak sortzea ahalbidetzen dute. Gipuzkoako enpresak SPRI Taldearenadimen artifizialeko programaren laguntza jaso du. Hain zuzen ere, programaren helburua da Euskadiko enpresetan AAren erabileran oinarritutako proiektuak babestea. SPRI Taldeak haien proiektuak ezagutzera emateko aukera ematen die euskal enpresei, “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.
Enpresa 1948an sortu zen, gaur egungo toki berean, Hernanin. Gertuko paper-fabrikek produktu kimikoak hornitzeko zituzten beharrak asebetetzea helburu zuten industrialarien talde baten ekimenez sortu zen. Produktu haiek, batez ere, kloroa eta hidroxido sodikoa ziren.
1986an, konpainiaren lehen mugarrietako bat gertatu zen; izan ere, “sodio kloratoa ekoizteko elektrolisi berri bat instalatu zuten (ordura arte klororako bakarrik zegoen)”, azaldu du Miguel Odriozola Hernaniko Elektrokimikako zuzendari nagusiak.
2002an, beste aldaketa garrantzitsu bat iritsi zen: kloroa produzitzeko elektrolisitik mintz-teknologiara igaro zen. Horretarako, “inbertsio handia egin zen, eta merkurioa erabiltzen zuelako garai bateko teknologia hura Europan debekatzeko adostutako data hura 15 urtetan aurreratu genuen. Ingurumenari dagokionez, aldaketa handia izan da. Produkzio-lan osorako bihurketa hura egin zuen lehen kloro-produktorea izan ginen, Espainia mailan”.
2017an, enpresak azido trikloroisozianurikoa izeneko deribatu kloratu berri bat produzitzeko instalazioa jarri zuen martxan. Hain zuzen ere, elementu hori “igerilekuen tratamendurako pilulak fabrikatzeko oinarria da. Hori produzitzen duten bi ekoizle bakarrik gaude Europan”.
Hernaniko Elektrokimikak, kloroaz gain, hidroxido sodikoa eta hidrogenoa ere produzitzen ditu. Produktuen aplikazioak askotarikoak dira, hala nola ura edateko on bihur dadin tratatzea edo hondakin-uren tratamendua.
“Deribatu kloratuak, azido klorhidrikoa, hipoklorito sodikoa edo lixiba, eta azido trikloroisozianurikoa egiten ditugu elikaduraren sektorerako, sektore farmazeutikorako edo baita mugikortasunerako ere, pneumatikoak fabrikatzeko faseetako batean”. Paper-orea eta detergenteak fabrikatzeko paper-fabrikentzat eta oro har industriaren sektorerako ere egiten dute lan (instalazioen garbiketa-lanetatik hasi eta Ph-a doitzeko lanetarako). “75 urte daramatzagu hidrogenoa produzitzen; hain zuzen ere, produktu hori funtsezkoa da trantsizio energetikoaren arloan, eta guretzat deskarbonizaziorako elementua da, lurruna produzitzeko gas naturalaren ordez erabiltzen dugulako”.
Egiten duen lanaren adibide zehatz batzuk dira Añarbeko eta Txingudiko urtegiek kudeatzen duten ura edateko ur bihurtzeko arazketa egitea edo Madrilgo autonomia erkidegoaren zati batean kontsumitzen den uraren tratamendua egitea.
Baina enpresak bere lan soziala ere ez du albo batera uzten. Izan ere, Hernaniko errugbiko eta arrauneko emakumeen taldeei laguntzen die. Gaur egun, 85 langile ditu, eta urteko fakturazioa 40 milioi euro ingurukoa da. “Industria elektrointentsiboa gara, eta eragin handia izan dute gugan 2021aren erdialdetik energiaren prezioetan gertatu diren gorakadek”. I+G arloa funtsezkoa da, etengabeko hobekuntzak behar dituzten instalazioetan aplikatzen baita. Gaur egun ,Hazitek programarekin [SPRI Taldearena] lotutako proiektu batean parte hartzen dugu, hidrogenoarekin lotutako gaietan oinarrituta”.
SPRI Taldearen Adimen Artifizialeko programaren laguntza fabrikazioa optimizatzeko programa garatzera bideratu dugu. Programa horrek “eskari komertziala, kontsumo elektrikoaren murrizketak eta fabrikazio-irizpideen optimizazioa uztartzen ditu. Algoritmo bat da, eta produkzio-egutegiaren aurreikuspena sortzen laguntzeko morroia garatzen du”.
Enpresaren erronka nagusietako bat jasangarritasuna da, “produktu kimiko berdeen zorroa sortzeko. CO2 isuri txikiak ditugu gure produkzio-prozesua dela eta, eta hori kontrolatuta dago ingurumenean eraginik izan ez dezan. Substantzia kimiko berdeak energia berdearekin lortzen dira produkzio-prozesuan, eta elementu guztien ingurumen-inpaktua murrizten da: lehengaietatik hasi eta produktuak helmugan banatzeko zeregineraino”.
Eta enpresaren beste lehentasunetako bat segurtasuna da. “Gure jarduera segurtasun-baldintza zorrotzetan garatzen da, eta garrantzi handia ematen diogu”.
24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…
Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…
24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…
24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…
24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…
24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…