Categorías: albisteak-berriak

Ostiral honetan Kulturaren Vianako Printzea eta Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea amaitzen da

Entrega Premio Príncipe de Viana de la Cultura 2023 a Dolores Redondo

Martxoaren 22an amaitzen da Kulturaren Vianako Printzea eta Talentua Artistikoa Sustatzeko2024ko Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea. Sarien oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) aurkitzen dira.

Kulturaren Vianako Printzearen xedea, Nafarroarekin lotura berezia duten pertsona edo erakunde garrantzitsuek kulturaren edozein arlotan egindako lana aitortzea da, sorkuntza, azterlana edo ikerketa direla medio, edo bestela sustapena edo sustatzea tarteko izanik, eta 20.000 euroko zuzkidura dakar eskudirutan.

Bestalde, Talentu Artistikoa Sustatzeko sariaren helburua da ekintzaile gazteek artearen eta kulturaren esparruan egiten duten ibilbidea babestea eta bultzatzea, gazteriarentzat erreferente izatea hala nola Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazten eta profesionalizatzen laguntzea. 18 eta 30 urte bitarteko pertsonengana zuzenduta dago eta saria, hautagaitza irabazlearen arabera, gehienez 10.000 euroko proiektu artistiko bat programatzean eta/edo erakustean datza.

Vianako Printzea sarirako hautagaien aurkezpena

Vianako Printzea sarirako proposamenak posta elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira honako helbidean: premioprincipedeviana@navarra.es edota bestela aurrez aurre Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan (Nabarreria kalea, 39-1.a 31001 Iruña) edo posta ziurtatu bidez, helbide horretara zuzenduta, gutun-azalean “Kulturaren Vianako Printzea 2024 Saria” adierazita.

Hautagaitzak banaka aurkeztu ahal izango dituzte Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideek, herrialde orotako erakunde publikoek hala nola edozein herrialdetako legez eratutako hezkuntza-, kultura- nahiz gizarte-entitateek, GKEek eta erakundeak gonbidatzen dituen pertsona ospetsuek. Saria euren buruarentzat edota legez ordezkatzen dituzten erakundeentzat eskatzen dutenek ezingo dute hautagairik aurkeztu.

Hautagaitzekin batera, erakundearen edo proposamena egin duten pertsonen nortasun juridikoa egiaztatzen duten datuak aurkeztu behar dira; merezimenduen laburpena eta ibilbide pertsonala eta/edo profesionala, baita alegatu diren merezimenduak egiaztatzeko beste edozein dokumentazio osagarri ere.
Hautagaitzen aurkezpenari buruzko informazio guztia Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoanaurkitzen da.

Sariaren epaimahaia Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko kideek osatuko dute, zeinek hautagai bakoitzean aurkezten diren merezimendu garrantzitsuak baloratuko dituzten.

Talentu Artistikoaren Sarirako hautagaien aurkezpena

Talentu Artistikoa Sustatzeko Sarirako hautagaiak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira honako helbidean: dg.cultura.ipv@navarra.es edota bestela aurrez aurre, Kultura eta Kirol Departamentuaren egoitzan (Nabarreria, 39-1. a 310001 Iruña) edo posta ziurtatu bidez, helbide horretara zuzenduta eta gutun-azalean “2024ko Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria” adierazita.

Hautagaitzak aurkez ditzakete legezko bizilekua Nafarroan duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteek hala nola baldintza horiek betetzen dituzten legez osatutako entitateek. Legezko bizilekua Nafarroan izaten ez denean, egiaztatu egin beharko da hautagaiak parte hartu duela Nafarroarekin lotura duten proiektu edo jardueretan.
Hautagai-zerrendekin batera, proposamena egiten duen erakundearen edo pertsonaren egiaztagiriez gainera, aurkezpenaren alde egiten duten merezimenduak jasotzen dituen azalpen-memoria bat eta hautagaitzaren aldeko gutun bat aurkeztu beharko dira, gutxienez.

Kandidaturen aurkezpenari buruzko informazio guztia, Vianako Printzea Sariaren kasuan bezala, izapideen katalogoko dagokion fitxan aurkitzen da.

Sari bien banaketa ekitaldi publikoan egingo da, laster iragarriko diren egunetan. Sari hauei buruzko informazioa nahi izanez gero, Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiaren web orria kontsulta daiteke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da

24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…

2 días hace

Espetxeratu egin dute Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktima…

2 días hace

Milioi bat euroko iruzurra egin duen eta Estatu osoan 1.200 biktima baino gehiago dituen talde kriminal bat, iruzur teknologikoetan espezializatua, desegin dute

Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 23 pertsona atxilotu dituzte Osona eskualdean, horien…

2 días hace

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

4 días hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

4 días hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

5 días hace