Ertzaintzako agenteek 32 urteko gizon bat atxilotu dute Zigoitian, dirua zuritzearen ustezko delitu batengatik atxilotzeko agindu judizial bat baitzuen indarrean. Atzeman zutenean, 34.000 euro zituen kutxa bat zeraman autoan, eta dirua konfiskatu diote jatorria ikertzeko.
Gaur goizaldeko ordu biak aldera, AP1ean, Zigoitia parean, Gasteizerako noranzkoan, kontrol bat jarrita zuen Ertzaintzaren dotazio batek auto bat geldiarazi du, eta gidariari dokumentazioa eskatu dio. Une horretan, egiaztatu dute gizonak bilatzeko eta atxilotzeko agindu judizial bat zuela, kapitalak zuritzearen ustezko delitu batengatik Malagako epaitegi batek emana.
Susmagarriak agenteei adierazi die Paristik zetorrela, eta, autoa miatu dutenean, agenteek ikusi dute maletategian ezkutatuta zeraman oinetako-kaxa batean 34.000 zeudela, eta ez du horien jatorria azaltzen jakin.
Dirua konfiskatu egin diote jatorria ikertzeko, eta Estatutik ateratzeko edo Estatuan sartzeko baimendutakoa baino kopuru handiagoa zelako. Errekisitoria indarrean zegoela egiaztatu ondoren, atxilotu egin dute.
Atxilotua polizia-egoitzara eraman dute dagozkion izapideak egitera, agintari judizialaren eskuetan jarri aurretik.
Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…
Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…
En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…
La piscina es un elemento importante en cualquier hogar. El mantenimiento de esta instalación es…
Ibone Bengoetxea: “En Europa, y en el mundo, Euskadi tiene presencia y visibilidad gracias a…
24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…