Categorías: albisteak-berriak

Zabalik dira Basque Culinary World Prizeren 9. ediziorako izendapenak, ekimen eraldatzaileak dituzten chefak saritzeko

Zabalik da, jada, Basque Culinary World Prize-ren 9. ediziorako izendapenen prozesua. Urtero banatzen den sari hau ekimen eraldatzaileak dituzten chefei zuzenduta dago, eta, 2024an, gastronomiaren ahalmen eraldatzailea indartu eta goraipatu nahi du berriro, baita haren irismena eta gizartean eragiteko gaitasuna ere.

Mundu mailako aitorpen aitzindari hau Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek sortu zuten, eta jada bere sektorean ondo finkatuta dagoen sari berezi bat da. Talentuz, ezagutzaz eta sormenez betetako chefen lanean oinarrituta, gastronomiak etengabe erakusten du fenomeno biderkatzailea eta inspiratzailea dela mundu mailan. Izan ere, chef horiek positiboki eragiten diote hainbat alorri: zientzia, osasuna, berrikuntza, elikadura eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren garapena.

2023ko ekitaldia Turkian egin zen, eta orduko hartan garapen sozialaren eta biodibertsitatearen bidez sukaldaritzak integrazio kulturalerako izan dezakeen garrantzia azpimarratu zen. Aurten ere, Basque Culinary World Prizek gastronomiaren indar eraldatzailearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta, horretarako, han eta hemen gizartean eragiten duten chefen istorio inspiratzaileak aurkezten ditu.

Munduko chef garrantzitsuenetako batzuek, akademikoek eta nazioarteko adituek osaturiko diziplinarteko epaimahai batek hautatzen du irabazlea. Urtero chef bat aukeratzen dute, zeinaren lanak sariaren espiritua islatzen baitu: gastronomiaren bidez gizartea eraldatzea. Irabazleak 100.000 € jasotzen ditu, gastronomiaren ahalmen biderkatzailea adierazten duen ekimen batera bideratzeko.

Izendapenetarako epea ireki da

Gastronomiako profesionalek eta erakundeek apirilaren 15a arte dute gastronomia aldaketaren eragile bihur daitekeela frogatzen duten chefak izendatzeko. Izendapenak Basque Culinary World Prizeren webgunearen bidez egin behar dira: www.basqueculinaryworldprize.com

Sari honek komunitate gastronomikoko ezagutza kolektiboarengana jotzen du munduko alde guztietako sukaldari profesionalak aurkitzeko, eta sektorean esperientzia profesionala duen edozein chefi zuzenduta dago, edozein dela ere haren kultura gastronomikoa, nazionalitatea edo ospea.

Izendapenen prozesua:

Izendapenerako aldia amaitu ondoren, Basque Culinary World Prizeko idazkaritzak hautagaiak aztertuko ditu. Idazkaritza hori sukaldaritzako akademikoek eta adituek osatuko dute.

Epaimahaia Perun bilduko da 2024ko ekainean, eta orduan hautatuko dute irabazlea. Haren izena, berriz, Liman (PUCP) jakinaraziko dute ekainaren 19an, jendearentzat irekita egongo den T’impuy izeneko ekitaldian. Diziplina anitzeko epaimahai batek hautatuko du irabazlea. Joan Roca (Espainia) buru dutela, munduko sukaldebururik garrantzitsuenetako batzuek osatuko dute epaimahaia: Pía León (Peru), Gastón Acurio (Peru), Dominique Crenn (Frantzia/AEB), Yoshihiro Narisawa (Japonia), Manu Buffara (Brasil), Josh Niland (Australia), Narda Lepes (Argentina), Thitid Tassanakajohn (Thailandia), Trine Hahnemann (Danimarka), Elena Reygadas (Mexiko) eta abar.

Berme handiko saria:

Sariak eragin handia izan du; izan ere, aldaketaren abangoardian dauden chefen lana nabarmentzen du, eta profesionalen istorio inspiratzaileak ikusarazten ditu, beren ezagutzaren bidez hainbat arazori aurre egiten dietenak: klima-aldaketa, elikagaiak alferrik galtzea, biodibertsitatea, laguntza humanitarioa, gizarteratzea eta abar.

Ebru Baybara chef turkiarrak jaso zuen 2023ko Basque Culinary World Prize saria, gastronomiatik abiatuta Mardin-en (Siriarekiko mugatik gertu) integrazio kulturalean laguntzeagatik. Bi hamarkadatan, hainbat ekimenetan parte hartu du: eskualdeko migrazio-krisiari aurre egitetik hasi, eta lurzoruak klima-aldaketaren aurrean suspertzera, edo tragedien ondorengo laguntza humanitarioa eskaintzera, hala nola 2023ko otsailean Turkian izandako lurrikararen ondoren.

Aurreko edizioetan, munduko hainbat lekutako chefek irabazi dute saria: Fatmata Binta (Sierra Leona, 2022), Xanty Elías (Espainia, 2021), José Andrés (Espainia/AEB, 2020), Anthony Myint (AEB, 2019), Jock Zonfrillo (Australia, 2018), Leonor Espinosa (Kolonbia, 2017) eta María Fernanda di Giacobbe (Venezuela, 2016).

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

600 kilo kokaina atzeman dituzte Salamancan, Ergu Operazioaren esparruan

Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…

2 horas hace

La Diputación de Gipuzkoa pacta los presupuestos con el PP y critica que EH Bildu quisiera «imponer su derecho a veto»

Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…

5 horas hace

La Diputación invita a la ciudadanía a un nuevo acto participativo en Navidad

En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…

5 horas hace

Qué se considera una piscina mal mantenida

La piscina es un elemento importante en cualquier hogar. El mantenimiento de esta instalación es…

5 horas hace

La Fundación Basque Team celebra su Gala de Navidad para repasar los Juegos de París y dar la bienvenida al nuevo ciclo olímpico

Ibone Bengoetxea: “En Europa, y en el mundo, Euskadi tiene presencia y visibilidad gracias a…

5 horas hace

Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da

24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…

3 días hace