Gasteizen bi pertsona atxilotu dituzte agintaritzako agenteei aurre egitea eta mehatxu egitea eta agenteen aurkako atentatua leporatuta


24_0176 Gasteizen bi pertsona atxilotu dituzte agintaritzako agenteei aurre egitea eta mehatxu egitea eta agenteen aurkako atentatua leporatuta

Gasteizen bi pertsona atxilotu dituzte agintaritzako agenteei aurre egitea eta mehatxu egitea eta agenteen aurkako atentatua leporatuta

Servicio de prensa

2024-03-21

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu agintaritzako agenteen aurkako atentatua eta agenteei aurre egitea eta mehatxu egitea leporatuta, gaur goizean Gasteizeko Europa Jauregiaren kanpoaldean gertatu diren istiluetan. Bertan Familia Nekazaritzaren Biltzar Globala egiten ari ziren. Ertzain bat, gutxienez, zaurituta geratu da eta osasun-laguntza behar izan du.

Istiluak gaur eguerdiko hamabiak aldera gertatu dira Europa Jauregiaren inguruan. Bertan Familia Nekazaritzaren Biltzar Globala egiten ari ziren, eta nekazarien protesta batean parte hartzen ari zen pertsona talde batek ekitaldia babesteko jarrita zegoen segurtasun-hesia pasatu du.

Istiluetan, Ertzaintzak bi pertsona, 32 urteko gizon bat eta 37 urteko emakume bat, atxilotu ditu agintaritzako agenteen aurkako atentatua eta agenteei aurre egitea eta mehatxu egitea leporatuta.

Polizia-eginbideak amaitzean, biak aske utziko dituzte, agintaritza judizialak noiz deituko zain.

Istiluetan ertzain bat, gutxienez, zauritu da, eta osasun-laguntza behar izan du.