Categorías: albisteak-berriak

Barakaldok bat egingo du klima aldaketaren aurkako ‘Planetaren Ordua’ ekimenarekin

Alba Delgado Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak iragarri du aurten ere Barakaldoko Udalak bat egingo duela klima-aldaketaren aurkako «Planetaren Ordua» ekimenarekin. Naturaren aldeko munduko erakundeak (WWF) bultzatuta, arazo horri buruz ohartaraztea da helburua, eraikin, monumentu, leku enblematiko eta abarretako argiak ordubetez itzaliz.

Zehazki, Barakaldon, Herriko Plazako erloju-dorrea eta Udaletxeko eraikina bihar, larunbata, itzaliko dira, 20:30etik 21:30era.

«Udalak herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea gara, eta funtsezko eragileak klima-aldaketaren aurkako borrokan. Barakaldon, Garapen Iraunkorraren eta Ingurune Naturalaren arlotik neurri zehatzak lantzen ari gara, hala nola, ibaiak birnaturalizatzea, hiri-zuhaitzak eta zuhaitz bereziak babesteko ordenantzak edo Ingurumeneko Foro Soziala martxan jartzea «, azaldu du Delgadok.

Gero eta udal gehiagok bat egiten dute «Planetaren Ordua» rekin. Izan ere, 500 udalerri inguru daude ekimenean izena emanda, eta horrek erakusten du tokiko erakunde askok ingurumenarekiko duten konpromiso sendoa.

Alba Delgadok ekimenarekin bat egiteko deia egin die barakaldarrei, etxeetako argiak itzaliz. «2023 inoizko urterik beroena izan da erregistroak daudenetik. Denok jabetu behar dugu daukagun arazo larriaz. Tenperatura globalaren igoera horrek muturreko fenomeno meteorologikoak ekarri ditu, hala nola uholdeak, bero-boladak eta sute suntsitzaileak, gero eta ohikoagoak «, gogorarazi du.

Krisi klimatikoaren ebidentziak soberan daude, eta testuinguru horretan «Planetaren Ordua» -k aukera ematen du ingurumenaren degradazioarekiko kezka eta jarduteko beharra erakusteko.

Izan ere, natura da gure bizi-euskarriaren sistema, behar dugun guztia ematen diguna, arnasten dugun airetik edaten dugun ureraino eta jaten ditugun elikagaietaraino, eta orain defendatu egin behar dugu, gure planetaren osasuna eta, era berean, gure osasuna eta ongizatea babesteko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Azpeitiako etxe batean bikotekideari tratu txarrak emateagatik gizon bat atxilotu izanaren ondorioz, Ertzaintzak 5 kilo marihuana baino gehiago aurkitu ditu

Ertzaintzako agenteek 55 urteko gizon bat atxilotu dute Azpeitian genero-indarkeria, droga-trafikoa eta agintaritzaren agentearen aurkako…

1 hora hace

Eusko Jaurlaritzak diskoteketako ikuskapenak areagotuko ditu Urtezahar gauean segurtasuna bermatzeko

Ertzaintzak ikuskapen-operatibo berezi bat burutu du 700 pertsonatik gorako edukiera duten lokaletan segurtasun-neurriak behar bezala…

4 horas hace

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia mendian zauritutako emakume bat erreskatatu dute

24_0710 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia mendian zauritutako emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia…

2 días hace

Arrigorriagan atxilotu dute, biktimari zauri larriak egiteagatik

Arrigorriagako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen bart, lesio-delitu bat egotzita. Hainbat pertsonak eraso egin zioten…

2 días hace

600 kilo kokaina atzeman dituzte Salamancan, Ergu Operazioaren esparruan

Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…

4 días hace

La Diputación de Gipuzkoa pacta los presupuestos con el PP y critica que EH Bildu quisiera «imponer su derecho a veto»

Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…

4 días hace