49 urteko gizon batek Euskadiko Larrialdi Zerbitzuen esku-hartzea behar izan du konortea galdu ostean, eta suspertu egin behar izan dute, Gaztelugatxera egindako bisitan. 43 urteko mendizale batek ere laguntza behar izan du besoa haustean, Gorbeia mendiaren inguruan. 24 urteko surflari bati laguntza eman diote Barinatxe hondartzan. Azkenik, 55 urteko emakume batek laguntza behar izan du Gornutz mendian, eta 46 urteko txirrindulari bat erreskatatu dute Leintz-Gatzagan.
12:03 aldera, partikular batek SOS Deiak 112 telefonoaren bidez jakinarazi du gizon bat bihotzekoak jota egon daitekeela Gaztelugatxeko bisita-gunearen hasieran, Bermeon. Biktima, gaizki sentitzen hasi zenean, eseri egin zen, eta, ondoren, zorabiatru, eta beste oinezko bat bizkortzen saiatu zen.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariek Osakidetzako helikoptero bat, suhiltzaileak eta beste osasun-baliabide batzuk bidali dituzte bertara. Gernikako ertzain-etxeko herritarren babeserako agenteek erreskatean lagundu dute.
Laguntza berehalakoa izan denez, biktima konortea galduta eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
Bestalde, 12:32 aldera, Sopelako Barinatxe hondartzan, Emergentzietako SOS Deiak 112 telefonora deituta, 24 urteko surflari batek belauna hautsi duela jakinarazi dute, eta laguntza behar izan du.
Getxoko ertzain-etxeko suhiltzaileak eta herritarren babeserako baliabideak bertaratu dira. Biktima Urdulizko Ospitalera eraman dute anbulantzian.
Era berean, 12:53an, Gorbeia mendiaren inguruan, Muruako harrobietan, mendizale batek Emergentzietako SOS Deiak 112 telefonora deitu du, 43 urteko lagunak besoan haustura irekita zuela jakinarazteko.
Ertzaintzaren helikoptero bat bertaratu da, mendirako eta larrialdietako beste baliabide batzuk dituena, eta aireontziak biktima erreskatatu du, ondoren anbulantzian Txagorritxuko Ospitalera eramateko.
Halaber, 55 urteko emakume batek bihurdura bat dela eta laguntza behar izan du Gornutz mendian, 12:55 aldera. Irungo ertzain-etxeko suhiltzaileek eta herritarren babeserako patruilek eman diote laguntza, eta Gurutze Gorriak Bidasoako Ospitalera eraman du.
Azkenik, 13:19 aldera, txirrindulari batek SOS Deiak 112 Larrialdietarako Zerbitzura deitu du, 46 urteko lagunak bizikletan erori eta lepauztaia hautsita zuela jakinarazteko.
Bergarako ertzain-etxeko suhiltzaileek eta herritarren babeserako patruilak eman diote laguntza. Biktima Txagorritxuko Ospitalera eraman dute anbulantzian.
Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu zituzten atzo Adunako (Gipuzkoa) taberna batean lapurtu izana egotzita. Patruila…
Eneko Goia: «2025 urte erabakigarria izango da Donostiaren etorkizuna definituko duten proiektuak gauzatzeko» Donostiako alkate…
Mugikortasun Jasangarriaren Saila, Renferen bitartez, transferitutako bost lineetan jarduten hasiko da, eta aldaketa hori C3…
Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eskatuta, ikuskapen- eta kontrol-dispositibo berezi bat burutu zuen…
EIA21 enpresaren ibilbidea duela 40 urte baino gehiago hasi zen, Bizkaiko eta Tarragonako industria-esparruko ingeniaritza-beharrei…
ECOJABWL proiektuak, Bellmer Ibérica Machinery enpresa gipuzkoarra buru du, eta papera ekoizteko makina batean sortzen…