JAZ Zubiaurre, S.A. enpresa Eibarren sortu zen duela 100 urte, eskuila metalikoen fabrikatzaile gisa, Domingo Zubiaurreren eskutik, leuntzaile-familia batetik baitzetorren eta Eibarko armagintzarako egiten baitzuen lan. Bere historiako lehen urteetan, UNCETA hornitzera bakarrik dedikatutako artisau-enpresa familiarra zen, baina Javier Zubiaurre, sortzailearen semea eta peritu industriala, enpresan sartu zenean, bere garapen tekniko eta komertziala bultzatu zuen. 1957an, Alberto Ullastres Merkataritza ministroak sustatutako Egonkortze Planak ekarri zuen uzkurdura ekonomikoak, “Ullastresko krisiak”, JAZ bezero berriak bilatzera behartu zuen. Hori erabakigarria izan zen enpresa hazteko; izan ere, “pertsona gehiago sartzea eta produkzio-ekipo modernoak eskuratzea erraztu zuen”, azaldu du JAZ Surface Experts enpresako gerenteak, Eduardo Zubiaurrek.
Etengabeko hazkundearen ondoren, bai barne mailan bai kanpo mailan, 1970ean, atzerrira hedatzen hasi zen Alemanian eta Estatu Batuetan, eta bere egoitza lau solairuko 4.000 m2-ko azalera zuen pabiloi industrial batera aldatu zuen. 1996an, Kalitatea Ziurtatzeko ISO 9000 ziurtagiria lortu zuen, munduko bigarren eskuilagintza enpresa izan zen hori eskuratzen. Hurrengo urtean, Azitain industrialdeko egungo instalazioetara aldatu zen, hiri armaginean, 7.000 m2-ko azalera eraikia duena.
Aldaketa horrek “hobekuntzak ekarri ditu gure produkzio-prozesuetan, gure ekipoak modernizatu ditugu eta gure produktuak berritu ditugu. Horrela, nazioarteko patenteak lortu ditugu eta berrikuntza teknologikoaren alorreko sariak jaso ditugu”, dio Eduardo Zubiaurrek. Mendearen amaieran, 1999an, bere filiala ezarri zuen Estatu Batuetan JAZ USA, Inc-ekin. Bertan, bere marka gaur egun ezagunenetako bat da eta bere merkatua nagusia bihurtu da.
Duela gutxi, familiako 3. eta 4. belaunaldikoek “bakarrik eskuilak fabrikatzen dituzten enpresa izatetik gainazalak tratatzeko soluzioetan aditu bihurtzeko trantsizio-prozesuari ekin diogu, batez ere, materialak garbitu, ehundu eta bizar-kentzeari dagokionez”, adierazi du JAZ Surface Experts enpresako kudeatzaileak.
Urte honetarako bere helburua fakturazioa %10 haztea eta inbertsio programa bizia gauzatzea da, Eibarren bere ekoizpen ahalmena handitzeko eta Estatu Batuetako instalazioak handitzeko. Bestalde, epe luzera, “azaleren tratamendu mekanikoaren arloan erreferente izaten jarraitzeko asmoa du”, dio Eduardo Zubiaurrek. Hori lortzeko, akaberako eta leuntzeko produktu berriak sartu nahi ditu gainazalak tratatzeko soluzioen katalogoan.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.
25_0014 Lemoan atxilotu dute, saltoki batean obrako pikatxoi batekin lapurreta egiten saiatzeagatik Lemoan atxilotu dute,…
Zarauzko Iritako hezegunearen garapena osatu du bertako Udalak, Eraztun Berde Urdinaren gune interesgarrienetako bat, lorategi…
Zarauzko Udalak urbanizazio lanak gauzatuko ditu Barren Plazan datorren hilean zehar. Hain zuzen ere, plazaren…
Zarauzko Udalak datorren martxoaren 8rako kartel lehiaketa abian jarri du. Lehiaketa honetan banaka edo taldean…
25_0013 Bilbon atxilotu dute Alde Zaharreko jatetxe batean lapurreta egin ondoren Bilbon atxilotu dute Alde…
Amaia del Campo alkatea eta udalbatzako ordezkariak Maiestateekin izan dira hirira iritsi direnean, eta Barakaldoko…