Categorías: albisteak-berriak

Aste Santuko oporraldian ere, teknologia erabiliaz ikasteko ikastaroak eskainiko ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, haurrei zuzenduta

Cyborg hand finger background, technology of artificial intelligence

Dagoeneko gainean dugu Aste Santuetako oporraldia eta bereziki haurrek jai egun ugari izango dituzte garai horretan. Hori dela eta, opor egunak modu dibertigarrian pasatzeko eta, aldi berean, ikasten jarraitzeko teknologiari loturiko bi ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak.

“Belaontzi patina” eta “Adimen artifiziala” dira ikastaro horien izenak eta 7-10 eta 11-14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta daude, hurrenez-hurren. Biak Urola Kosta Udal Elkarteko OpenLab espazioan eskainiko dira eta 3 eta 4 eguneko iraupena izango dute. Martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 2tik 5era eskainiko dira, birritan (bi talde aste bakoitzean), eta, horrenbestez, interesdunek horien artean egokien datorkiena aukeratu beharko dute parte-hartzeko. Ordutegiari dagokionez, 09:30-13:30 artean eskainiko dira biak.

Belaontzi patina (7-10 urte bitarteko haurrentzat)

Parte-hartzaileek belaontzi bat diseinatu, muntatu eta programatuko dute. Haizearen bitartez funtzionatuko du, baina haurrek eraiki eta programatutako aginte bat erabiliko da norabidea zehaztu eta bela kudeatzeko. Horretarako, agintea bluetooth bidez komunikatuko da. Nahikoa haize ez badago, motorrek, erreduktoreek eta engranajeek bultzatutako trakzio sistema bat asmatu, muntatu eta programatu beharko dute haurrek.

Gainera, LED-ak argiztatzeko elektronika eta gidatzeko informazioa emango duten baldintza metereologikoak neurtzeko sentsoreak ere gehituko dizkiote belaontziari.

Adimen artifiziala (11-14 urteko nerabeei zuzenduta)

Lehenik eta behin paketeak sailkatzeko linea deritzona landuko dute. Horretarako garraiatzailetik datozen blokeak hainbat saskitan sailkatu beharko dituzte, Mindstorms edo Spike Prime robotean integratutako smart kamera batzuk erabiliaz. Ikasleek sistemak muntatu, programatu eta integratuko dituzte.

Horrez gain, robot humanoide bat (Robot Inventor) muntatu eta programatuko dute, ekoizpen lerroarekin elkarreraginean aritu dadin. Berriz ere kamera adimendunak pantailekin integratuko dituzte.

Filogidatutako orgak (Makeblock edo Mindstorms) arduratuko dira horretaz lineako robot kontrolagailuekin komunikatuz.

Izen-ematea

Izen-ematea zabalik dago eta interesdunek martxoaren 20a arte dute ikastaroan apuntatzeko aukera, horretarako ondorengo galdetegia beteaz.

Kasu honetan, lehentasuna izango dute OpenLab espazioak eskainitako ikastaroetan aurrez parte-hartu ez duten haur eta nerabeek. Horiekin taldea osatuko ez balitz, izen-emate ordenaren arabera beteko dira taldeak.

Ikastaro bakoitzeko ezinbestekoa izango da gutxienez 8 eta gehienez 12 pertsoneko taldea osatzea. Gutxieneko kopurura iristen ez bada, ezin izango da ikastaroa aurrera eraman, eta izen-emate kopurua gainditzen bada, itxaron-zerrenda bat sortuko da, izena emateko hurrenkera errespetatuz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik

24_0501 Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Oyón-Oion-en atxilotua ibilgailu bat nahita erretzeagatik Servicio de…

10 horas hace

Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Gasteiz por intento de homicidio a su pareja

24_0502 Ingresa en prisión el hombre detenido ayer en Vitoria-Gasteiz por intento de homicidio a…

10 horas hace

Andoain: bost pertsona atxilotu dituzte talde-eraso batengatik

Ertzaintzak 20 eta 25 urte bitarteko bost gizon atxilotu ditu azken orduetan, lesio-delitu bat egotzita,…

10 horas hace

Barakaldoko Foruen pasealekua oinezkoentzat jartzeko lanak hasi dira

Foruen Pasealekua berritzen hasi da. Udalak gaur goizean iragarri du Barakaldoko kale nagusia oinezkoentzako kale…

2 días hace

Donostiako Udalaren adierazpen instituzionala

Azken orduetan Donostian izan den sexu erasoaren aurrean Udalak honako hau adierazten du: 1.- Udalak…

2 días hace

Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k

Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, automobilgintzaren industriako…

2 días hace