Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak Haizearen Orraziaren emakida onartu du

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: The English School, 5-0 urte programa

Donostiako Udalak onartu egin ditu Haizearen Orraziaren monumentu-multzoa eta eskulturak dauden itsas-lehorreko jabari publikoko 3.848 m²-ko azalera okupatzeko administrazio-emakida emateko baldintzak eta preskripzioak.

Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, «izapide honi esker, ingurunean egin beharreko esku-hartzeak egin ahal izango ditugu, hala nola mendi-magala egonkortu edo argiztapena eta irisgarritasuna hobetu«.

Era berean, Kosta eta Itsasoko Zuzendaritzari eskatu zaio emakidan berariaz jasota gera daitezen Ñameko egungo terraza eta sarbide-plazatxoa (itsas pasealekuaren eta plazaren arteko trantsizio gunea, ibilgailuen biraketa-maniobretarako erabiltzen dena), emakidan eskatutako okupazioaren azalera osoaren barruan, eta emakida onartzeko baldintza hori bete beharko da.

Iraupen-epeari dagokionez, 15 urteko hasierako eperako ematen da, eta iraupen bereko edo aldi txikiagoetan luzatu ahal izango da, gehienez ere 30 urteko epera arte, emakida ematea eragin duten onura publikoko arrazoiek irauten badute. Udala ez du ez kanona ez fidantza ordainduu behar.

Izapide honetatik aurrera, ingurunean gauzatuko den proiektua eguneratu, lizitatu eta esleitu egin beharko da.

The English School

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu egin du The English School S.Coop. enpresak Otxoki pasealekuko 102. zenbakian irakaskuntza-erabilerarako ekipamendu-eraikin bat eraikitzeko 10.000 m2-ko lurzatia modu pribatiboan erabiltzeko herri-jabariko emakidari uko egin izana onartzea, eta emakida amaitutzat eman du.

5-0 urteko programa

Tokiko Gobernu Batzarrak «0-5 urteko programa: haurren ongizatea oinarri. Hazkuntza- eta haurdunaldi-taldeen zerbitzuaren kudeaketa» kontratatzeko espedientea onartu du. Urteko aurrekontua 21.598 €-koa izango da gehienez, eta 2 urteko egikaritze-epea, bi luzapen posiblerekin, bakoitza urtebetekoa.

Haurdunalditik umeak 5 urte arteko (azken hauek barne) garairako, saioak eskainiko dira, gorputz baliabide eta baliabide kognitibo eta psikologikoak erabiliz, berebiziko garrantzia duen fase honetan gurasoei laguntza eta akonpainamendua eman nahi dion zerbitzua da.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Chivite Lehendakariak Oteiza Museoaren etorkizuneko proiektuak ezagutu ditu

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Altzuzako Jorge Oteiza Fundazio Museoa bisitatu du gaur goizean. Bertan,…

8 horas hace

Irujo kontseilariak MONDRAGON taldea bisitatu du, Nafarroako bigarren enplegatzailea

Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak MONDRAGON Korporazioaren proiektua bisitatu du…

8 horas hace

Nafarroako hamabost ikastetxe egokitu dira ikasgeletan tratu ona sustatzeko Laguntza programara

Haur eta Lehen Hezkuntzako Nafarroako hamabost ikastetxe egokitu dira Laguntza programara, eskola-jazarpena eta -ziberjazarpena, indarkeria…

8 horas hace

Nafarroako Gobernuak bat egin du datorren asteburuan Bakearen Egunarekin, Palestinako Errefuxiatuentzako NBEren Agentzia aitorpenarekin

Nafarroako Gobernuak bat egingo du datorren asteburuan Bakearen Nazioarteko Egunarekin, Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslarientzako Nazio…

8 horas hace

Gorrotozko diskurtsoen eta buloen aurreko prestakuntza 2.400 gazte nafarrengana iritsiko da aurten

Gorroto-diskurtsoei aurre egiteko prestakuntza, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bidez sustatua,…

8 horas hace

45 herrik hartuko dute parte Ondareari buruzko Europako Jardunaldietan, 168 ekintza biltzen dituen programa batekin

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak gaur aurkeztu du irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean…

8 horas hace