Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren mende dagoen Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak “Silver Economy Euskadin. 55 urtetik gorako Euskadiko biztanleen kontsumoa, aisia eta iritziak” azterlan monografikoa argitaratu du. Azterlanak aztertzen du senior edo silver belaunaldiaren, 55 urtetik gorako Euskadiko biztanleen, kontsumo- eta bizitza-esperientzia, eta haien interesak, aisialdiko jarduerak eta kontsumo-pautak sakontzen ditu.
Era berean, zahartzearekin eta bizitza beteaz gozatzearekin zerikusia duten estereotipo ezberdinei eta haien ustez gizarteak izendatzen dien zeregina errespetatzeari buruzko iritzia ere ematen dute.
Euskadik, inguruko beste herrialde batzuek bezala, gizartearen zahartze progresiboak dakarren aldaketa demografikoari aurre egiten dio. Gero eta gehiago bizi gara, jaiotza-tasak behera egiten du eta silver belaunaldiak osasun-egoera hobean iristen dira bizitzako etapa horretara; beraz, aukeraz betetako bizi-ziklo aktiboari ekiten zaio.
Silver belaunaldia 55 urtetik 85 urtera bitarteko biztanleek osatutako taldea da eta Euskadin 800.000 pertsona inguru biltzen ditu. Biztanle-talde anitz horrek etapa ezberdinak hartzen ditu; lan-bizitzaren betebeharrei lotutako hasierako zikloa, denbora pertsonalaz gozatzeko beste ziko bat, bizi-kalitateak lagunduta, eta, azkenik, aurreratuago bat, 4. adina deiturikoaren atarian.
Kolektibo gisa, azterlanak ezaugarri orokor batzuk ezagutzeko aukera eman digu:
Silver belaunaldiaren kontsumoa adierazgarria da. Iaz, guztiek egin zituzten erosketak elikagaien sektorean, eta gehienek erosi zituzten modarekin, oinetakoekin eta osagarri pertsonalekin lotutako gaiak, bai eta osasun-produktuak ere farmazia, optika, entzumen-zentro eta abarretan. Aipagarria da bidaien, edertasun-produktuen eta etxetresna elektrikoen kategorietako kontsumoa, bai eta kulturan egindakoa ere (liburuak, diskoak, etab). Gastuari dagokionez, belaunaldi honek gasturik handiena elikagaietan egiten du.
Eta, gainera, bere buruarentzat erosteaz gainera, silver belaunaldiak inguruko beste pertsona batzuentzat ere kontsumitzen du, galdetu zaien lau emakumetatik batek baino gehiagok adierazi duten bezala. Seme-alaben, biloben eta, oraindik dauzkatenen kasuan, gurasoen beharrek elikaduran, ekipamendu pertsonalean, osasunean edo jostailuetan erosketa gehiago egitera bultzatzen dituzte.
55 urtetik gorako Euskadiko biztanleek online erosketak ere egiten ditu, baina % 33,1ek adierazi dute noizbehinkako edo unean uneko erosketak direla, eta % 20,2k adierazi dute online nahiko sarri erosten dutela.
Internetek erosotasuna ematen die, batetik bestera ibili beharrik ez izateko eta erosketa etxean jasotzeko aukera ematen baitie, bai eta era askotako gauzak izateko ere. Hala ere, zibersegurtasunarekin lotutako arriskuez ere jabetzen dira (iruzurrezko orriak, ordainketak), bai eta hasierako aurreikuspenetara egokitzen ez diren produktuak jasotzeko arriskuaz ere.
Bestalde, belaunaldi honen zati handi bat ez da komunikabideek, markek eta horien publizitate-kanpainek interpelatua sentitzen, “ikusezintasun sozial” moduko batean, 65 urtetik gora areagotu egiten dena. Izan ere, bi kontsumitzailetatik bat inguruk uste du gizarteak ez duela oso kontuan hartzen bere adineko pertsonen iritzia.
Era berean, biztanleria-talde horren zati bat baztertuta sentitzen da zenbait esparrutan eten digitalaren ondorioz, eta zailtasunak ditu administrazioaren edo finantzen arloan beharrezko izapideak egiteko.
Horren aurrean, hamarretik bederatzik uste dute euren belaunaldia oinarrizko zutabea dela gaur egungo gizartean, eta belaunaldi gazteagoei lagunduz eta babesa emanez betetzen duten papera nabarmentzen dute.
Alde horretatik, kontsultatutako hamar pertsonatatik bik adierazi dute euren diru-sarreren zati bat familiako beste kide batzuen gastuak ordaintzeko erabili dutela: seme-alaben gastu orokorrak, hipoteka-kuotak, biloben ikasketak, emantzipatzeko bultzada eta euskarria.
Euskadiko merkataritzari dagokionez, silver belaunaldiaren % 20k uste du Euskadiko merkataritza ez dagoela adineko biztanleen premietara erabat egokituta. Iritzi horretakoak dira batez ere 55 urtetik 65 urtera bitartekoak, zahartze-prozesuarekin lotutako zailtasunetatik oraindik urruti daudenak.
Hartzen zailak diren produktuak apal altuetan edo oso baxuetan daudelako, letra-tamaina txikiak informazio-etiketa, prezio edo karteletan, atseden hartzeko lekurik edo komun publikorik ez izatea… dira senior pertsonek bizitza aktiboa eta autonomoa izateko oztopo izan litezkeen alderdietako batzuk.
Azterlan monografikoak – Enfokamer, Merkataritza Behatokia – Euskadi.eus
Ertzaintzako agenteek bi gizon atxilotu zituzten atzo Adunako (Gipuzkoa) taberna batean lapurtu izana egotzita. Patruila…
Eneko Goia: «2025 urte erabakigarria izango da Donostiaren etorkizuna definituko duten proiektuak gauzatzeko» Donostiako alkate…
Mugikortasun Jasangarriaren Saila, Renferen bitartez, transferitutako bost lineetan jarduten hasiko da, eta aldaketa hori C3…
Ertzaintzak, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eskatuta, ikuskapen- eta kontrol-dispositibo berezi bat burutu zuen…
EIA21 enpresaren ibilbidea duela 40 urte baino gehiago hasi zen, Bizkaiko eta Tarragonako industria-esparruko ingeniaritza-beharrei…
ECOJABWL proiektuak, Bellmer Ibérica Machinery enpresa gipuzkoarra buru du, eta papera ekoizteko makina batean sortzen…