• Kalkuluen arabera, Euskadin sartzeko batez beste 530.000 desplazamendu izan daitezke, eta beste hainbeste Euskaditik irteteko
Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu du Lopidanako Zerbitzugunetik (A-1ean) Aste Santuko irteera-operazio berezia. Bertan 2023ko desplazamendu-kopurua baino zertxobait handiagoa izango dela aurreikusten da, betiere eguraldiaren arabera. Euskalmeten iragarpena ikusita, eguraldi ezegonkorra eta prezipitazioak izateko probabilitatea iragarri baititu, Euskadin sartzeko batez beste 530.000 desplazamendu espero dira eta beste hainbeste irteteko. Joan den urtean batez beste 525.000 joan-etorri erregistratu ziren sartzeko eta irteteko.
Ertzaintzaren bozeramaileak, David Villak, zuhurrak izateko eskatu du, eta nabarmendu du Eusko Jaurlaritza Zero Biktima helburuarekin ari dela lanean Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako 2025 Plan Estrategikoan hartutako konpromisoen esparruan.
Istripu-tasa
Joan den urtean pertsona bat hil zen trafiko-istripuan Euskadin Aste Santuan, eta 2022ko aldi berean bi pertsona hil ziren.
Egun hauetako istripuen kopuruak beheranzko joera izan du 2012tik (123) 2019ra (87). 2021ean gora egin zuen (101era arte), baina 2022an berriz egin zuen behera (80). 2023an 89 istripu erregistratu ziren.
Operazio Bereziko neurriak
Bozeramaileak martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean aurreikusten diren joan-etorriek trafikoan izango dituzten eraginak minimizatzeko hartuko diren neurriak zehaztu ditu.
Ertzaintzako 200 bat agente arituko dira trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko lanetan, zirkulazioa ahalik eta arinena izan dadin. Errepideko puntu hauetan espero dira zirkulazio-fluxurik handienak:
Irteera-operazioan, A-8an, Kantabriako mugan, zirkulazio-intentsitate handia izaten da asteazkenean, 15:00etatik 21:00etara, eta Ostegun Santuan 09:00etatik 15:00etara bitartean. Itzulera-operazioan, Bilborako noranzkoan, ibilgailu gehien Pazkoa Astelehenean pilatzen dira, zehazki 13:00etatik 21:00etara bitartean.
AP-8an, Biriatuko ordainlekuan (Frantziarako noranzkoan) ilara luzeenak asteazken arratsaldean, 14:30etik 21:00etara, eta Ostegun Santuan, 08:30etik 16:00etara bitartean izaten dira. Bestalde, Pazkoa Astelehena jai da Frantzian, eta ostiralean eta larunbatean trafiko handia egoten da Donostiarako noranzkoan.
Euskadiko errepide-sareko hirugarren puntu gatazkatsua A-1 eta AP-1 bat lotzen diren lekua, Armiñongo lotunea, izaten da. AP-1eko Burgos-Armiñón zatia liberalizatu izanaren ondorioz, nabarmen egun du gora AP-1 erabiltzen duten ibilgailuen trafikoak, eta Eusko Jaurlaritzak honako neurriak hartuko ditu, beraz:
Irteeran (hau da, asteazken arratsaldean, martxoaren 27an, eta Ostegun Santu goizean, martxoaren 28an), trafikoko behin-behineko seinaleak gaituko dira N-1eko bide alternatiboa erabiltzea gomendatuz Argantzun (A-1, 334 km) eta Armiñongo A1-/AP-1 lotune (A-1, km 328) artean, A-1ean ibilgailu ugari pilatzen denerako. Neurri hori Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin koordinatuta hartuko da.
Itzuleran (hau da, Pazkoa Astelehenean, apirilaren 1ean) kartelen eta konoen bidez bideratuko da etenik gabe (80 km/h-ko abiadura iraunkorrean, pasatzen uzteko inolako geldialdirik egin beharrik izan gabe) AP-1etik A-1erako zirkulazio-fluxua, Gasteizerako noranzkoan. Neurri hori Ertzaintzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Miñoiekin koordinatuta hartuko da.
Gomendioak
Irten aurretik, komeni da:
24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…
Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…
24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…
24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…
24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…
24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…