Perseus Zamudioko Parke Teknologikoan kokatuta dagoen enpresa bat da, eta zibersegurtasun-zerbitzuen hornitzaile gisa jarduten du. Gaur egun, 42 langile ditu, Bizkaiko egoitza zentralarekin eta Madrilen duen ordezkaritzarekin. “Hainbat eremutako proiektuak eta zerbitzuak eskaintzen ditugu. Adibidez, bezeroarekiko arriskua aztertzen dugu eta haren inbertsioa bideratzen dugu, aholkularitza eskainiz; edo babes-azpiegituren integrazioa, bezeroaren ingurunea monitorizatzeko eta inpaktua gutxitzeko, erasoen aurrean erantzuteko operazio-zerbitzuekin”, azaldu du Perseuseko CEOak, José Ramón Conchak.
Konpainiak azkenaldian egin dituen proiektuen artean, aipatzekoak dira Bilboko Metroaren segurtasun informatikoko plataformaren mantentze-lanak eta bilakaera, Bilboko Portuko Agintaritzan zibersegurtasuna kudeatzen laguntzeko zerbitzua edo EiTBn segurtasun-azpiegiturak ezartzea.
Lan horiek egiteko, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustu handia egin du azken urteotan. “Perseusen I+G+b da gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen dugun indarra. Gaur egun, Hazitek ‘Basque Cyber Security Shared Data (BCSSD)’ proiektuaren buru gara, eta beste Hazitek programarako prestatzen ari gara, ‘PANACEA’ proiektuarekin. SPRI taldearekin harreman hurbila dugu eta gure enpresaren eta gure bezeroen garapenerako foro eta jardueretan parte hartzen dugu”, adierazi du CEOk.
Bere bezero gehienak bertakoak izanik, Perseus atzerrian hazi da azkenaldian. “Gure nazioarteko jarduera % 5 handitu dugu azken bi urte hauetan. Europan lantegiak dituzten euskal erakundeentzat egiten dugu lan, batez ere industria sektorekoak. Bezeroek dituzten araudiak edo erregulazioak betetzeko segurtasun-maila bermatzen dugu”, azpimarratu du CEOk.
Perseusek duela gutxi hurrengo hiru urteetarako plan estrategikoa burutu du, bere operazioak gehiago optimizatzeko, merkatu berrietara zabaltzeko edo egungo bezeroak sendotzeko helburuekin. “Erakunde guztiek mundu digital eta fisikoan dituzten negozioak babesteko eta berreskuratzeko behar dituzten zibersegurtasuneko zerbitzuen hornitzailea izan nahi gara”, adierazi du José Ramón Conchak.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…
Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…
24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…
24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…
24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…
24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…