Categorías: albisteak-berriak

Euskadik 1.056.000 joan-etorrirekin eta hildakorik gabe amaitu du Aste Santua

• Euskadin sartzeko batez beste 528.000 desplazamendu izan dira eta beste hainbeste Euskaditik irteteko, hau da, 2023an baino ia % 0,6 gehiago
• Istripuen tasak % 43 egin du behera iazkoarekin alderatuta

Euskadik 2023ko desplazamenduekiko igoera txiki batekin, hasiera batean aurreikusitakotik oso gertu, amaitu du Aste Santua. Euskadira sartzeko batez beste 528.000 desplazamendu erregistratu dira, eta 2023ko aldi berean 525.000 erregistratu ziren. Horrek adierazten du ia % 0,6ko igoera izan dela, eta, eguraldi ezegonkorragatik izan ez balitz, handiagoa izango zen. 2023an, giro eguzkitsuarekin, 2022arekin alderatuta % 2ko igoera izan zen.  

Biriatuko mugako pasabidean nabaritu da gehien desplazamenduen igoera, iaz baino % 1,2 gehiago izan baitira. Nabarmendu behar da martxoaren 31n Donostiako Reale Arenan jokatu zen Aviron Bayonnais eta Toulon errugbi-taldeen arteko partidak Iparraldeko jarraitzaile ugari erakarri zituela.

Bestalde, bai Euskadiko hiriburuetako sarrerek bai ibilbide luzeko trafikoak % 0,25eko igoera izan dute 2023arekin alderatuta.  

Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren arabera: “Aipagarriena da Aste Santuan ez dela hildakorik izan Euskadiko errepideetan. Joan-etorriek zertxobait gora egin duten arren, istripu gutxiago izan dira, eta ez da istripuek eragindako heriotzarik izan. Horrek Euskadiko errepide-sarean zero biktima izateko helburuaren alde lan egiten jarraitzeko ideia berresten du”.

JAITSI EGIN DA ISTRIPUEN TASA

Olabarrik nabarmendu duenez, martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean, 51 istripu gertatu dira (horietako 17k eragin dituzte biktimak), eta zauritu larri bat izan da. Horrek esan nahi du istripuen tasak % 43 egin duela behera 2023arekin alderatuta, urte horretan 89 istripu gertatu baitziren, eta pertsona bat hil zen eta 5 larri zauritu ziren.

PUNTU KRITIKOAK

Ohikoa denez, trafiko-fluxurik handienak honako puntu hauetan izan dira:

  • Bizkaian, Ostegun Santuan, martxoaren 28an, goizean, A-8an, Portugalete eta Muskiz artean, Kantabriarako noranzkoan, 11 kilometrora arteko ilarak sortu ziren.

Itzulera-operazioan, aldiz, Pazko astelehenean, apirilaren 1ean, ez zen ohiko auto-ilararik sortu Kantabriatik Bilborako bidean, eguraldiaren ondorioz itzulera mailakatua izan baitzen igandetik astelehenera bitartean. Gainera, ez zen istripurik gertatu, eta horrek trafiko arina izaten lagundu zuen.

  • Gipuzkoan, Ostegun Santuan, 6 kilometrora arteko ilarak sortu ziren AP-8an, Baionarako noranzkoan, Biriatuko ordainlekuan, eta 2 kilometrora artekoak Zarauzko ordainlekuan. Bestalde, asteazken arratsaldean auto batek su hartu zuen AP-8an, Elgoibar parean, Bilborako noranzkoan, eta 3 kilometroko ilarak sortu zituen.

Pazko asteleheneko goizaldean, Donostian igande gauean jokatu zen errugbi-partidako ikusleen itzulerak 5 kilometrora arteko ilarak eragin zituen Biriatuko ordainlekuan, Baionarako noranzkoan.

  • Araban, irteera-operazioan, ohiko auto-ilarak sortu ziren (5 kilometrora artekoak) asteazken arratsaldean eta Ostegun Santu goizean, Armiñongo lotunean, A-1 eta AP-1 elkartzen diren lekuan, Burgos-Madril noranzkoan.

Itzuleran, Pazkoa astelehenean, ez zen auto-ilararik sortu puntu horretan, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiarekin koordinatuta, AP-1 eta A-1 lotzen diren lekuan, Armiñongo lotunean, Gasteizerako noranzkoan, ezarritako seinale-operatiboari esker.  

Bestalde, Pazkoa astelehena Frantzian ere jai izan denez, joan den asteartean, apirilaren 2an, 9 kilometrora arteko kamioi-ilarak sortu ziren mugako pasabidean.

Jaitsi Argazkia/Foto

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

2 días hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

2 días hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

2 días hace

Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene

24_0702 Un preso intenta evadirse del centro penitenciario de Martutene Un preso intenta evadirse del…

3 días hace

Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik

24_0701 Adingabe bat atxilotu dute Bilbon, beste gazte bati hankan sastada bat emateagatik Biktima larri…

3 días hace

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik

24_0700 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek lapur bat atzeman du Bilboko bitxi-denda batean lapurtzeagatik Zerbitzuz…

4 días hace