Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio EAEko lan kontratuko langile finkoentzako errelebo kontratuari 2024an

Eusko Jaurlaritzak errelebo kontratua luzatzea onartu du gaur EAEko lan kontratuko langile finkoentzat. Eusko Jaurlaritzak une oro agertu du konpromisoa neurri hori 2024an ere ezarrita egon dadin, eta prest dago gehiengoaren akordio batera iristeko, Administrazioko langile publikoen lan baldintzak hobetzeko.

Neurri hau sinatzeko Administrazioaren Mahai Orokorrean ordezkaritza duten sindikatuei egindako deialdira CCOO eta UGT bakarrik joan dira. ELAk eta LABek uko egin diote neurri hori babesteari, nahiz eta Funtzio Publikoko arduradunek behin eta berriz saiatu diren adostasunera biltzen.

Egun abian da EAEko Administrazio Orokorreko enplegatu publikoak finkatzeko prozesua. Hurrengo egunetan, lehenengo plazak esleituko dira eta prozesua 2024. urtearen amaieran osatuko da. Horren ondorioz, ia ez da aldi baterako lan kontratuko langileentzako plazarik geratuko, eta behin-behinekotasuna %8tik behera murriztuko da, de facto. Beraz, neurri hori Administrazioko ia lan kontratuko langile finko guztiei zabaldu ahal izango zaie.

Azken hilabeteetan, gainera, Funtzio Publikoak Mahai Orokorrera jo du langile publikoen baldintzak hobetzeko proposamenekin. Proposamen horien helburua izan da enplegu publikoaren legearen erregelamendu bidezko garapena osatzea, enplegu publikoaren eskaintza eta deialdi berriak egiteko konpromisoa hartzea, baimenak eta lizentziak hobetzea edo karrera profesionala ezartzea, besteak beste. Administrazioko sindikatu nagusiek etengabe baztertu dituzte horiek, eta horien artean errelebo kontratuaren luzapena.

Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordeak beti izan du harremana sindikatuetako ordezkariekin, egoera desblokeatzeko eta sindikatuak akordiora batzeko, hala errelebo kontratuaren proposamenaren inguruan nola gainerako proposamenei ahalik eta babes handiena emateko.

Funtzio Publikoko Sailburuordeak adierazi duenez, «Eusko Jaurlaritzak une oro eutsi dio negoziatzeko eta akordioak lortzeko borondateari. Hala ere, errelebo kontratuaren kasuan, zenbait sindikaturen jarrera ez da arduratsua izan. Ez dugu uste arduratsua denik Gobernuaren aurkako jarrera hartzea Euskal Administrazioko langileen mesederako diren akordioak babesik gabe utziz, ezta Jaurlaritza higatu nahi izatea jarduera sindikalaren berezko lana bere gain hartu gabe».

Era berean, Sailburuordeak gaineratu duenez, «Gobernu honek, gertakariak ikusita, irmotasun osoz esan dezake eragile aktibo nagusia dela bere zerbitzari publikoen lan baldintzak hobetzeari dagokionez eta baita horiek emandako zerbitzu publikoaren mesedetan lan egiten jarraitzeari dagokionez ere». Honenbestez, dei egiten die behin eta berriro Jaurlaritzarekin adostasunak lortzeari uko egiten duten sindikatuei “gatazka iraunkorraren estrategia utzi eta akordioen alde egin dezaten”.

Gatazka iraunkorreko estrategia horrek sektore publikoan sindikatuek deitutako azken hiru grebetan 10etik 1en babesa besterik ez du lortu Administrazio Orokorrean, Justizian, Osakidetzan eta Segurtasunean. Hau da, 10 langile publikotik 9 normaltasunez joan ziren beren lanpostura. Hezkuntza izan da greba deialdiak jarraipen handiagoa izan duen esparrua, %40tik beherakoa beti.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da

24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…

2 horas hace

Espetxeratu egin dute Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktima…

2 horas hace

Milioi bat euroko iruzurra egin duen eta Estatu osoan 1.200 biktima baino gehiago dituen talde kriminal bat, iruzur teknologikoetan espezializatua, desegin dute

Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 23 pertsona atxilotu dituzte Osona eskualdean, horien…

5 horas hace

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

2 días hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

2 días hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

3 días hace