Sestaon atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik


24_201 Sestaon atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Sestaon atxilotu dute indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-04-03

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du goizaldean Sestaon (Bizkaia), pertsona bati telefono mugikorra lapurtzeagatik. Biktima zaurituta geratu da, kolpeak eta ostikoak eman baitizkio buruan. Atxilotuak, polizia-egoitzara zeramatenean, kalteak egin ditu polizia-ibilgailuan.

Gaur goizaldeko lauak laurden gutxi aldera, herritar batek Ertzaintzari jakinarazi dio bi pertsona borrokan ari zirela Sestaon, eta inplikatuetako batek ihes egin duela bestea jo ondoren eta lurrean etzanda utzita.

Zer gertatu den jakitera hurbildu direnean, konturatu dira lurrean zegoen pertsona konortea erdi galduta eta odoletan zegoela, eta kolpeak zituela buruan. Horren aurrean anbulantzia bat eskatu dute ospitalera eramateko.

Biktima eraman dutenean, agenteak erasotzailearen bila hasi dira, eta inguruko kale batean aurkitu dute biktimaren telefono mugikorrarekin eta 100 euro zituen gutun-azal batekin. Horren aurrean, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute.

Polizia-egoitzara zeramatenean, arrastatuak jarrera oldarkorra izan du eta kalteak egin ditu ibilgailuaren leihoetako batean. Atxilotua datozen orduetan jarriko dute Guardiako Epaitegiaren eskuetan.