Iñaki eta Ibon bazkideek, 2002ko maiatzean, Ibarrako piparren beratze- eta artisuau-enpresa propioa eratu zuten Agiña Piperrak izenpean. Usurbilgo enpresa sortu zen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala piparra modu tradizionalean lantzeko konbentzimenduarekin”, Iñaki Labaien enpresako bazkidearen esanetan.
Bere lan guztia eskuz egiten du, bai landa-eremuan, bai ekoizpen-aretoan, eta bi laborantza mota burutzen ditu: tradizionala, bere ekoizpenaren %75 dena; eta ekologikoa, gaur egun %25 dena, baina pixkanaka handitzen ari dena. Bigarren laborantza-modu hori desberdina da: “lurrak bi urtez egon behar dira simaurtu gabe, eta ez dute ongarrien arrastorik izan behar. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ziurtatutako pipermin ekologikoaren hazia baino ezin da landatu”, azaldu du Agiña Piperrakeko bazkideak. Horrek Eusko Label zigilu aitorpena lortzea dakar.
Agiña Piperrak merkatu nazionalean zein nazioartekoan mugitzen da. Estatu mailan, ekoizpenaren laurdena saltoki handietako hainbat kateren bidez merkaturatzen du, eta produktuen %60 tokiko eta eskualdeko banatzaileen bidez. Nazioarteko merkatuan, Europako hainbat herrialdetan dago, hala nola Frantzian, Norvegian edo Danimarkan. Gainera, batez ere Estatu Batuetan, Kanadan eta Japonian merkaturatzen ditu bere produktu ekologikoak, “merkatu zailak baitira haien osasun-arauengatik, batez ere Bio produktuak behar dituztelako”, azaldu du Iñaki Labaienek. Gaur egun, kanpo-merkatua enpresaren banaketaren %15 da. “Hazten doa, poliki, baina hazten doa, gure produktua oso baloratua baita atzerrian”.
Bezeroek gehien eskatzen dituzten ekoizpen ekologikoko produktuak 314 piperra dituzten poteak dira. Modu tradizionalean ereindako produktuen artean, eskari handiena duten produktuak galoiak dira, 1.600 gramoko poteak, batez ere ostalaritzara eta jatetxeetara saltzen direnak.
Enpresaren apustuen artean dago “produktu ekologikoa merkatuan finkatzea“, azpimarratu du Agiña Piperrakeko bazkideak. Era berean, Gipuzkoako enpresaren helburua da: “nazioartean haztea eta dagoeneko lan egiten dugun merkatuetan finkatzea”, bezeroak dibertsifikatzeko. “Zorrotza den arren, gure ekonomiari arnasa eman diezaiokeela uste dugu, produktuak merkatu nazionalean duen saturazioa dela eta”.
Etorkizunari begira, produktu berriak sartu nahiko lituzke bere katalogoan, hala nola Arabako Errioxan landatutako olibekin egindako oliba-olio birjina estra, bere ekoizpena gelditu egin baitzen COVID-19aren pandemiaren ondorioz. Aldi berean, bere gilda eta piparra frijituak prestatzeko aukera aztertzen du.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.
Ertzaintzak 47, 25 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean Gasteizen, osasun…
Australia energia berriztagarrien azpiegiturak eraldatzeko prozesuan dago. Horretarako, nazioarteko enpresentzat aukera berriak aurkezten dituzten hainbat…
La Diputación Foral de Bizkaia contribuirá con 111.000 euros la impartición de cuatro másteres de…
El hombre de 42 años de edad arrestado recientemente por ser el presunto autor de…
Un varón de 32 años de edad ha sido detenido en Lazkao acusado de un…
1959an Oiartzunen sortu zenetik, Inviker enpresa gipuzkoarra bilgarri industrialaren arloan funtsezko hornitzailea bihurtu da, siderurgia,…