Ertzaintzako artezilariek Pasaian aurkitutako Bigarren Mundu Gerrako bi jaurtigai neutralizatu dituzte


24_0202 Ertzaintzako artezilariek Pasaian aurkitutako Bigarren Mundu Gerrako bi jaurtigai neutralizatu dituzte

Ertzaintzako artezilariek Pasaian aurkitutako Bigarren Mundu Gerrako bi jaurtigai neutralizatu dituzte

Servicio de prensa

2024-04-05

Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak Bigarren Mundu Gerrako abiazioko bi MK-43 jaurtigai erretiratu eta leherrarazi zituen atzo, osteguna, Pasaiako aparkaleku batean aurkitu ondoren.

Jaurtigaiak, dirudienez, Pasaiako aparkaleku publiko batean aurkitu zituen pertsona batek, eta Udaltzaingoaren bulegoetara eraman zituen. Bertan berehala hartu behar izan zituzten beharrezko segurtasun-neurriak horien inguruan.  

Aurkikuntzaren berri izan zutenean, Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteak bertaratu ziren, eta jaurtigaiak hartu eta polizia-egoitzara eraman zituzten, eta bertan neutralizatu ahal izan zituzten.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua