Categorías: albisteak-berriak

51 familiak jaso dituzte Eusko Jaurlaritzak Arrasaten egin dituen alokatzeko etxebizitza publiko berrien giltzak

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, Alokabide sozietate publikoaren bidez, aste honetan eman ditu Jaurlaritzak Arrasaten eraiki dituen alokatzeko 51 etxebizitza publikoak.

Etxebizitzak birgaitze-lanetan murgilduta dagoen Zerrajerako eremuan kokatuta daude.  Visesa sozietate publikoak eraikitako etxebizitza berrietako 33k bi logela dituzte –hiru mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak– eta gainerako 18 etxebizitzak hiru logelakoak dira. Etxebizitzak eraikitzen 7,5 milioi euroko inbertsioa egin da.

Aste honetan etxe berrien giltzak jaso dituzten berrogeita hamar bizikidetza-unitateak esleipendun izan dira baldintza batzuk betetzen dituztelako, horien artean, Etxebiden herrian bertan edo inguruko batean (Debagoieneko eremu funtzionalean) alokairuko etxebizitza-eskatzaileak izatea, Arrasaten erroldatuta egotea (eskatzaileetako bat gutxienez), aurreko bi urteetan jabetzan etxebizitzarik ez izatea, urteko diru-sarrera haztatuak 9.000 eurotik 39.000 eurora bitartekoak izatea (mugikortasun urria edo ezintasun psikikoa duten pertsonen, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen edo etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonen kasuan izan ezik) eta bizikidetza-unitateak sei pertsona baino gehiago ez izatea. 19 etxebizitza 36 urtetik beherako gazteen kupoari erantzuteko utzi dira.

Sustapen horrez gainera, Etxebizitza Sailak alokatzeko beste 70 BOE ditu eremu berean.  Era berean, alokatzeko hamabi zuzkidura-bizitoki eraikitzen ari dira, lehentasunez gazteentzat, Sindikatuen Etxea izenekoan, Garibai kalean, eta eraikuntza lanak aurreratuta daude. Eusko Jaurlaritzak alokatzeko 356 etxebizitzako parke publikoa du Arrasaten, eta horiei batu behar zaizkie partikularrek, hileko kanon baten truke, eta alokairu eskuragarrian etxebizitza behar duten pertsonen eskura jartzeko, Bizigune programaren bidez lagatako beste 125. Etxebide etxebizitza-zerbitzuak etxebizitza publiko bat eskatzen duten 635 eskatzaile ditu bere erregistroan, horien % 87 alokairu-erregimenean.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Osasun Departamentuak Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Nafarroako Programaren unitate mugikor berria aurkeztu du, eta datorren astelehenean jarriko da martxan Lesakan

Osasun Departamentuak aste honetan jaso du Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Nafarroako Programaren (BMGDNP) mamografien unitate…

18 horas hace

Nafarroako Gobernuak 41,8 milioi euro baino gehiago jarri ditu toki erakundeen eskura 2026-2028 arteko inbertsioetarako

Nafarroako udaletako ordezkariek bertatik bertara ezagutu dituzte Toki Inbertsioen Planaren 2026-2028 plangintzaldirako programazio berriaren nondik…

18 horas hace

Lehen Mailako Arretako Osasun Komunitarioko Estrategia berri bat lantzen ari da Nafarroa

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Lehen Mailako Arreta indartzeko konpromisoarekin, asistentzia-maila horretan Osasun Komunitarioko Estrategia berri…

18 horas hace

Sarbideak kontrolatzeko langileak gaitzeko deialdiaren bigarren proba urtarrilaren 15ean izango da

Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politiken Garapen Zerbitzuaren bitartez, sarbideak kontrolatzeko langileak gaitzeko  bigarren probaren deialdia…

18 horas hace

Nafarroako Gobernuak laguntza tekniko informatikoaren lizitazioa baimendu du 2029ra arte 38 milioi euroren truke

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, akordio bat onartu du, zeinaren bidez baimena ematen baitu 2029ra arte…

18 horas hace

Nafarroak bizi-kalitate handiena duen autonomia-erkidegoa izaten jarraitzen du 16 urtez

16 urtez jarraian bizi kalitate handiena duen autonomia erkidegoa da Nafarroa. Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE)…

18 horas hace