Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ustez, Osasun Ministerioak gaur planteatutako Tabakismoaren Plan Integrala bat dator Euskadiko Adikzioen VIII. Planean (2023-2027) zehaztutako helburu eta ildo estrategikoekin. Plan hori iazko irailean onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta, guztira, lehentasunezko 58 ekintza aurreikusten ditu Euskadi osasungarriagoa eta sentsibilizatuagoa izan dadin substantzien kontsumoak eta adikzio-jokabideek eragindako arriskuen aurrean.
Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluan Tabakismoa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko 2024-2027 Plan Integrala (PIT) ezagutu ondoren, Euskadi Planean jasotako neurriak behar bezala ezartzeko lege-garapenaren eta finantzaketa-mekanismoen zain dago.
Nabarmentzekoa da Osasun Ministerioak Euskadik egindako ekarpenak txertatu dituela Planean, osasunaren babesaren arloan eskumena duten administrazio publikoen arteko kogobernantzari, komunikazioari, akordioak hartzeari eta koordinazioari dagokienez.
Tabakismoa osasun publikoko arazoa da mundu osoan, eta kalte egiten dio pertsonen osasunari. Horregatik, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak azpimarratu du garrantzitsua dela aurrera egitea osasunaren babesaren eta tabakismoaren aurkako borrokaren arloan.
Hala, Euskadin indarrean dagoen Adikzioen Planak —euskal instituzioek adikzioei eta droga-mendekotasunei aurre egiteko lau hamarkadako ibilbidean egin duten zortzigarrena da— dagoeneko jasotzen ditu Ministerioaren Tabakismoa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Plan Integralean planteatutako zenbait ekintza, hala nola lurrungailuen erabilerari buruzko neurriak.
Euskadiko Adikzioen VIII. Planak bost emaitza-helburu nagusi ezartzen ditu. Horiek Planaren indarraldian lortu nahi diren aurrerapenak adierazten dituzte. Zehazki: Euskadiko biztanlerian kontsumo eta jokabide adiktiboen hasiera saihestea edo atzeratzea; haien prebalentzia murriztea; sortzen dituzten kalteak minimizatzea; adikzioei lotutako osasunaren arloko desberdintasunak murriztea; eta adikzioei lotutako estigma murriztea.
Helburu horiek lortzeko, gainera, beste helburu instrumental batzuk planteatzen dira, urteotan garatu beharreko politika, programa eta jarduketei dagokienez lehentasunak bideratzeko gida gisa:
Iaz Euskadin abian jarritako Plana prestatzeko, hainbat erakunde eta instituziotako 70 lagun baino gehiagok parte hartu zuen, baita eragindako pertsonek, haien familiek eta beste eragile sozial eta komunitario batzuek ere.
Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak parte hartu…
Nafarroak nekazaritzako elikagaien berrikuntzaren aldeko apustu estrategikoa eraman du aste honetan Bruselara, «Sandbox AgriFoodtech» programaren aurkezpenarekin. Proba…
Navegador Quirófano HUN Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak nabigatzaile kirurgiko berri bat instalatu du bere ebakuntza-gela nagusian.…
Duela gutxi amaitu da BIOHEART proiektua, laborategian giza bihotz-ehuna lortzera bideratua, eta Industria eta Enpresen…
Osasun Ministerioak argitaratutako datuen arabera, FIReko (Barne Farmazialari Egoiliarra) lehenak Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Farmazia Unibertsitarioa…
Close-up of male hand on wheel of wheelchair during walk in park Eskubide Sozialetako, Ekonomi…