Espetxera eraman dute Santurtziko etxe batean bi emakumeri sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona


24_0207 Espetxera eraman dute Santurtziko etxe batean bi emakumeri sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona

Espetxera eraman dute Santurtziko etxe batean bi emakumeri sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona

Servicio de prensa

2024-04-09

Ertzaintzak joan den igandean, Santurtziko etxebizitza baten bi emakumeri sexu-erasoa egitea leporatuta, atxilotu zuen 24 urteko gaztea espetxeratzeko agindua eman du epaileak.

Ertzaintzak joan den igandeko 07:30 aldera izan zuen gertaeraren berri. Emakume bat polizia-egoitzara agertu zen eta goizaldean Santurtziko etxe batean sexu-erasoa egin ziotela salatu zuen. Ertzaintzako agenteek eman zioten laguntza biktimari hasiera batean, eta sexu-erasoen protokoloa aktibatu zuten.

Polizia-baliabideak egitateak gertatu ziren etxebizitzara agertu ziren eta gertaerari buruzko informazioa bildu zuten. Horrela izan zuten gizon berak beste emakume bati egindako sexu-erasoaren berri.

Bi biktimek sexu-eraso bana salatu zuten, eta erasotzailea arratsaldean bertan atxilotu zuen Ertzaintzak eta polizia-egoitzara eraman zuen.

Eginbideak amaitu ondoren, atxilotua atzo, astelehena, jarri zuten Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren eskuetan, eta epaileak prebentzioz espetxeratzeko agindu zuen.