Eusko Jaurlaritzak, Industria eta Trantsizio Energetikoaren Zuzendaritzaren bidez eta SPRI Taldearen laguntzarekin, Deskarbonizazio Industrialerako Laguntza programaren edizio berri bat jarri du martxan, ekoizpen-instalazioetan inbertsioak egitea sustatzeko eta, hala, berotegi-efektuko gas gutxiago sortzeko.
1,5 milioira arteko laguntzak eskatu ahal izango dituzte enpresek, apirilaren 11tik ekainaren 20ra, haien instalazio industrialak eta ekoizpen-prozesuak deskarbonizatzera bideratutako inbertsioei aurre egin ahal izateko.
Karbono-isurpenak murrizteak berrikuntza bultzatu behar du enpresen barruan.
Karbono-isurpenak murriztea eta energia garbietara eta prozesu jasangarriagoetara igarotzea aukera garrantzitsua izan daiteke enpresaren lehiakortasunerako, hainbat mailatan.
Karbono-isurpenak murrizteko soluzioen bilaketak berrikuntza bultzatu behar du enpresen barruan. Teknologia, produktu edo prozesu eraginkorragoak eta jasangarriagoak garatzeak bereizten du enpresa, eta lehiakorragoa bihurtzen du merkatuan.
Era berean, energiaren kontsumoa murrizteko neurriak hartzeak eta iturri berriztagarriak erabiltzeak eraginkortasun operatibo handiagoa ekar dezake, eta kostuak murriztu ditzake epe luzera. Baliabide energetikoen erabilera optimizatzen duten enpresak lehiakorragoak izan daitezke, ekoizpen-kostu baxuagoak dituztelako.
Gainera, enpresa horiek arduratsuagoak direla eta ingurumenarekiko eta gizarte osoarekiko konpromiso handiagoa dutela ulertu ohi da. Haien markaren irudia hobetzen, bezeroen leialtasuna handitzen eta inbertitzaileen konfiantza handitzen laguntzen du horrek.
Gobernuek karbono-isurpenen gaineko arau zorrotzagoak ezartzen dituzten neurrian eta energia berriztagarrietarako trantsizioa sustatzen duten neurrian, arau-aldaketa horiei aurre hartzen dieten eta horietara egokitzen diren enpresek zigorrak eta kostu gehigarriak saihestu ditzakete, eta merkatuko lehiakortasuna mantendu dezakete.
2024ko Deskarbonizazio Industrialerako laguntzen bidez, ekoizpen-instalazioek berotegi-efektuko gas gutxiago sortzeko prozesua hasi ahal izango duzu.
1,5 milioi eurora arte eskura ditzakezu, honakoetan inbertitzeko:
Erauzketa-, eraldaketa- eta ekoizpen-enpresa industrial guztiek eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuen enpresa guztiek eska ditzakete 2024ko Deskarbonizazio Industrialerako laguntzak, betiere inbertsioak Euskadiko zentroetan egiten badituzte. Ez du inporta enpresa handia, ertaina edo txikia den.
Enpresek, gutxienez, 100.000 euroko inbertsioa egin behar dute laguntza eskatu ahal izateko, eta laguntzaren zenbatekoa enpresaren neurriaren araberakoa izango da. Mikroenpresek eta enpresa txikiek inbertsioaren % 30 berreskura dezakete, enpresa ertainek % 25 eta handiek % 20. Gainera, Bizkaiko Ezkerraldeko enpresek jasoko duten laguntza % 2,5 handiagoa izango da.
Bultzatu zure enpresa ingurumen-jasangarritasunerantz. Eskatu Deskarbonizazio Industrialerako laguntza ekainaren 20a baino lehen!
24_0533 Loiu, gizon bat atxilotu dute enpresa bateko bulegoetan lapurtzeagatik Loiu, gizon bat atxilotu dute…
Ertzaintzak 47, 25 eta 24 urteko hiru gizon atxilotu ditu gaur, ostirala, goizaldean Gasteizen, osasun…
Australia energia berriztagarrien azpiegiturak eraldatzeko prozesuan dago. Horretarako, nazioarteko enpresentzat aukera berriak aurkezten dituzten hainbat…
La Diputación Foral de Bizkaia contribuirá con 111.000 euros la impartición de cuatro másteres de…
El hombre de 42 años de edad arrestado recientemente por ser el presunto autor de…
Un varón de 32 años de edad ha sido detenido en Lazkao acusado de un…